ER: [itzul] Eta juntagailua

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Uzt 14, 13:25:56, CEST 2005


barka: "ez dut ezagutzen BESTE proposamen koherenterik"

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidalia: osteguna, 2005.eko uztailak 14 13:23
Nora: altxupere a bildua euskalerria.org; ItzuL
Gaia: ER: [itzul] Eta juntagailua


Beldurraren beldurrez, motz samar gera daiteke erantzuna. Nahiz Patxik koma
birekin "ere" eman daitekeela esan, nik ez dut ezagutzen, ordenamendu eta
joskera horretan , ez dut ezagutzen proposamen koherenterik: aditz isilduko
esaldia perpaus menderatuen eredura puntuatzea, koma artean. Koma parerik
gabe ematekotan, honako aukerak geratzen dira, Patxik aipatuez gainera:

Atera, eta eraso egin zioten hiriko gizonek Davidi.

Gizonak atera (egin) ziren(,) eta eraso egin Davidi.

Beste komarik gabeotan, bestalde, komaren faltaz, ekintza bikoitz bat
adieraziko genuke (bitxi samarra hor: "atera eta eraso" (egin) zioten), eta
ez, zentzuak ustez eskatzen duen moduan, bi ekintza oso: "Atera (egin ziren
= ,), eta eraso egin zioten".

Bai, ez da okerra: bi arrazoirengatik eskatzen du koma hor: aditzaren
isiltzea ordezkatzeko, eta juntagailuaren aurretik hala delako arauzkoa
lotzen direnak esaldi osoak direnean. Arau horiek ez dira euskaraz bakarrik
aplikagarri. Arauon lizentzietan, berriz, hizkuntza bakoitzaren joskerak
agintzen du. Euskaraz, hobe bere horretan uztea arauzko puntuazioa...
argitasuna bilatzen bada, behintzat.

Ez da harritzeko, hala ere, nahikoa nahastuta ibiltzea gure prosa puntu
horretan: erdaraz ez da gurearen moduko aditz laguntzeren isiltzerik, eta,
beraz, puntuazio-jokabidea nondik (ondo zein gaizki) kalkatu ere ez jakin.


-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Patxi Petrirena
Bidalia: asteartea, 2005.eko uztailak 12 15:40
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Eta juntagailua



Beldur pixka bat badiogu gai honi, uste dut (ez da lehenbiziko aldia, eta
denok ez gatoz guztiz bat).

Nik laguntzailea daraman aditzarekin egin dut beti komunztadura (a). Beste
perpausa, mendekoa izan gabe, menderaturik bezala gelditzen da (eta eman
dakioke mendeko baten forma, esanahia ia aldatu gabe: '-ra aterata',
adibidez).

Uste dut koma birekin egitea ere proposatu dela:

c) Hiriko gizonek, atera, eta eraso egin zioten Davidi.

Oraindik ere zalantza izanez gero, lehenbiziko aditzari ere laguntzailea
jar diezaiokegu:

d) Hiriko gizonak atera ziren eta eraso egin zioten Davidi.

(Ez naiz gauza lehenago zerrendan honi buruz idatzitakoak aurkitzeko; beste
norbaitek eman dezake haria, agian).

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago