[itzul] Omega gantz-azido insaturatu edo asegabeak

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Uzt 14, 15:05:36, CEST 2005


Uste dut arrazoi duela Jabierrek, 'eratorpenez' osatutako euskal hiztzat
hartzen badugu. Alegia, 'saturatu' gure hitza dela onartzen badugu (eta
garbi dago 'insaturatu' ontzat eman eta normal erabiltzen duenak 'saturatu'
ere berdin onartzen duela), eta hortik 'in + saturatu' egiten badugu, gaur
egun 'insaturatu' egitea dagokio (hortik landa, erdal 'insaturado' besterik
gabe mailegatuko balitz, 'intsektu' bezala mailegatuko genuke, afrikatuz).

Egia esateko, oharra bidali aurretik zalantza egin dut, zeren 'insomnio'
erabiltzen baitugu eta ez 'intsomnio' (Hiztegi batuan ez dago, dena den).

Bestalde,


-----------------------




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago