[itzul] Omega gantz-azido insaturatu edo asegabeak

Jabier Agirre jagirre a bildua uzei.com
Ast, Uzt 14, 13:06:30, CEST 2005


Morfema-junturazko kasuetan, konposizioz nahiz eratorpenez eraturiko unitate
lexikal berrietan, afrikaziorik gabeko formak hobesten dira normalean.
Horrela, Hiztegi Batuan forma hauek agertzen dira: supersoniko, gainzuritu,
birsortu, zainzuri, etab.
Beraz, insaturatu forma egokia da
-----------------------------------------------
Jabier Agirre jagirre a bildua uzei.com
UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa
Aldapeta 20, 20009 DONOSTIA
Tel: +34 943 47 33 77
Fax: +34 943 45 79 44
http://www.uzei.com


----- Original Message -----
From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, July 14, 2005 12:49 PM
Subject: RE: [itzul] Omega gantz-azido insaturatu edo asegabeak


'insaturatu' forma dela eta, ontzat ematekotan, nik uste dut 'intsaturatu'
behar lukeela, 'intsektu'eta 'intsulina' bezala (eta ez 'insektu' edo
'insulina').
-ns- kontsonante-taldearen ondoren bokala dagoenean, -nts- bihurtzea da
normala (salbuespenak mailegu irentsigabeak izango lirateke, 'inselberg'
gisakoak).

Bestalde, 'asegabe/intsaturatu' bikotea dela eta, datu batzuk:

Kimikariek 'ase' eta asegabe' erabiltzen dute aspalditik (ikus Euskaltermen
bertan: 'aire asea', 'konposatu asegabea'...). Biokimikariek
'intsaturatu' -ez 'insaturatu'- erabiltzen zuten lehen. Adibidez, EHUn
itzulitako Lehninger-en 'Principles of Biochemistry' liburu famatuan
'intsaturatu' erabili zen. Gerora, EHUko biokimikariak 'ase' eta 'asegabe'
erabiltzen hasi dira, kimikariak bezala, eta EHUk laster argitaratuko duen
Brock-en 'Biology of Microorganisms' liburuaren itzulpenean, 'gantz-azido
ase' eta 'gantz-azido asegabe' erabili da.

Elhuyarren 'gantz-azido asegabe' erabiltzen da.

Azkenik, terminologia bazterrera utzita,itzulpena ez zait itxurazkoa
iruditzen. Euskarazko segida hau: <Osasunerako funtsezko diren gantz-azido
insaturatu OMEGATAN ABERATSA> ez dut ulertzen. Nik honelako zerbait jarriko
nuke:

OMEGATAN ABERATSA:
omegak gantz-azido asegabeak dira, funtsezkoak osasunerako



Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak




-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Mikel Etxebeste
Enviado el: jueves, 14 de julio de 2005 11:57
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Omega gantz-azido insaturatu edo asegabeak


Kaixo:

Jaki baten etiketak lau zalantza sortzen dizkit:

-insaturatu (Euskalterm)/asegabe (elhuyar)
-esentzial/funtsezko
-egitura edo itxura egokia publizitaterako dela kontuan izanda.

RICO EN OMEGAS:
Los ácidos grasos insaturados esenciales para la salud


Osasunerako funtsezko diren gantz-azido insaturatu
OMEGATAN ABERATSA

Itxurazkoa al da?

Mila esker.


----------------------------------------------------------------------------
-----------------------
Panda Client Shield-ek gehitutako testua::

 Mezu hau zaborra baldin bada (SPAM), egin klik lotura honetan berriz
sailkatzeko: http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_6550&SPAM=true
----------------------------------------------------------------------------
-----------------------




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago