[itzul] Heraldika

ETXEBARRIA ETXEITA, Jose Andres jose.andres.etxebarria a bildua bizkaia.net
As, Uzt 19, 11:56:01, CEST 2005


Aupa, lagunok
 
Heraldikaren inguruko itzulpenak egin izan ditut nik nire lanean eta
adiskide bat dut, Juan Jose Gonzalez, horretaz aitu-aitua dena. Nik,
heraldikako hiztegia lantzeko, Mogrovejo heraldikaz aituaren hiztegia
erabili nuen "sable, en faja, sinople, gules..." eta beste hitz askoren
esanahi zehatza jakin ahal izateko. Bizkaiko Foru Aldundiak, bestalde,
argitaratu du libururen bat edo beste Bizkaiko udalerriko ikur, banderaz eta
abarrez, euskaraz eta gaztelaniaz. 
 
Jose Andrés  



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago