RE: [itzul] seguirán el Plan de cerca

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile.ei a bildua eibar.net
As, Uzt 19, 13:51:37, CEST 2005


Horrelako ohar zehatzak eta zuzenak beti dira eskergarri eta ikasgarri:
arrazoi hutsa duzu. 

-----Mensaje original-----
De: Rey Escalera, Fernando (Itzulzailea:NAO/BON)
[mailto:fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es]
Enviado el: martes, 19 de julio de 2005 11:19
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] seguirán el Plan de cerca


"Orpoz orpo darraite/jarraituko dute"


Barkatu atrebentzia, baina "seguirán el Plande cerca" gaia bazter batean
utzita, "darraite" horri buruzko komentarioa egin nahi dut nik.
Badakit izugarri zabaldu dela "darrai" eta "darraite", baina berez, nik
dakidala, gaizki eratutako adizkiak dira. Jarraitu (jarraiki) aditzaren
forma trinkoa nor-nori erakoa da eta, hortaz, darrait, darraio, darraigu,
darraizu, darraie... dira forma zuzenak. Semantikari dagokionez, atzetik
joan, segika joan, eta ez zerbaitetan iraun.

Oso modan jarri zen Jarrai erakundeak, oker ez banago, "borrokak aurrera
darrai" leloa sortu zuenean.
"La lucha continúa" esateko aski dugu borrokak (aurrera) jarraitzen du.

Ongi esanak onartu, gaizki esanak barkatu.

Fernando Rey.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago