[itzul] Enfoque transversal

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Uzt 20, 14:42:14, CEST 2005


Kaixo,

Itzuli behar dudan testu batean honekin egin dut topo: "sus acciones tendrán un enfoque transversal e integral".

Itzultzeko arazoak ematen dizkidan hitza "transversal" hori da.

Desegokiak iruditzen zaizkit, Euskaltermek pila bat aldiz jasotzen baditu ere (eta euskarazko testu batzuetan ere ikusi izan ditut horrelakoak), "zeharkako", "zeharreko" edo antzekoak. Adibidez, "zeharkako metodologia" eta "zeharkako ikerketa" jasotzen ditu Euskaltermek "metodología transversal" eta "investigación transversal" esateko, baina euskarazko testu batean nik horiekin topo eginez gero, "metodología indirecta" eta "investigación indirecta" gisa ulertuko nituzke lehenbiziko irakurraldian, dudarik gabe. 

Beraz, ados jarri beharko dugu "zeharkako" horrek "indirecto" ala "transversal" esan nahi duen, baina nahiko begi-bistakoa iruditzen zait ezin dugula hitz bera erabili gaztelaniaz hain ezberdinak diren bi esanahiak emateko.

Inori soluziorik bururatzen bazaio, eskertuko nioke mezu honi erantzutea.

Ondo izan,

Xabier Aristegieta


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago