[itzul] Enfoque transversal
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
Ast, Uzt 21, 14:37:26, CEST 2005
Zerbait bilatzen saiatu naiz.
ZEHARKAKO
Egia da, bai, 'zeharkako' esatean batez ere 'zuzenekoa ez dena' ulertzen
dugula, 'indirect-o/a'. Euskal Hiztegian, ikusiko zenutenez, honela
definitzen da:
_zeharkako_ izlag 1960 Zeharkako mesedea. Zeharkako egiaztabidea: zehar
egiaztabidea. Perpausaren zeharkako osagarria.
ZEHARREKO
Alde bat ikusten diot hobea: ez dakusagu hain markatua, aurrekoaren
esanahira hain bildua. Adibidez, ustekabean harrapatu nau, Googlen,
"zuzeneko edo zeharreko publizitatea", "zeharreko tributuak" eta
"jasotzaile zuzenak / zeharreko jasotzaileak" irakurtzeak. Beste alde bat
txarragoa: ez da hain ezaguna.
XX. Mendeko Euskararen Corpusean (1990 baino lehenagokoak bilatuta)
'zeharreko' bat ateratzen da gure interesekoa: 'Zearreko Plangintza edo
horizontala' (ETXEBARRIA, Joxe Mari; 'Izkuntzen plangintzen
klasifikapenerako alegin bat', Karmel, 1981).
Ez dira harritzekoak 'zeharretara ebaki' eta halakoak (Hiztegi Batuan dago
'zeharretara'). Uste dut 'zeharrean ebaki' ere ontzat ematekoa dela. Eta
'zeharreko iker-lerroak' ongi onartuko nuke nik. Googlen hauek topatu
ditut:
- Goi-laprandura eta zeharreko arkuak (tailerra).
- Zeharreko ebaketa 160 metro karratukoa duen leize handia.
(Bidenabar: 'flauta traversera' euskaraz 'zeharkako flauta' esaten da, ez?
Niri hori bezain egoki edo egokiago iruditzen 'zeharreko flauta'...).
ZEIHAR
Hau dago Hiztegi Batuan jasoa adjektibo gisa. Berriki ikusi dut, IVAPen
estilo-liburuan, 'barra zeihar'. Gaztelaniazko baliokidea 'oblicuo-a' edo
'inclinado-a' izanen du, ez? Egia esan, ez dut ikusten guk behar dugun
horretarako.
---
Googlen 'materias transversales' mordoa dago, eta 'zeharkako gaiak'
mordoxka bat; 'zeharreko gai' bat, baina ez dut lortu zer den ikustea.
Nire botoa, ZEHARREKO. (Ez, ordea, 'zeharreko zerga', 'zeharreko
publizitate' eta halakoetan).
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago