[itzul] berriz, aldiz, ostera, ordea

mikelhb a bildua teleline.es mikelhb a bildua teleline.es
Al, Uzt 25, 18:00:39, CEST 2005


On 18 Jul 2005 at 11:14, Patxi Petrirena wrote:

> Benetan gai polita eta interesgarria atera duzu, Igor. Zurea ere
> irakurri dut, Bittor. Nire aldetik atera ditudan ondorio batzuk
 
> 'Aldiz' erabiltzeko iruzkinen kontrakotasuna behar dela esatean, esan
> nahi dut niretzat desegokiak direla era honetakoak (espero baino
> gehiago aurkitzen ditut han-hemen):
> 
>    - *Goizean txistulariak ibiliko dira; arratsaldean, aldiz,
>    txaranga.
> 
> (Adibide asmatua da, baina oso antzekoak ikusi izan ditut. Eta
> testuinguru normal batez ari naiz; jabetzen naiz 'sortu' litekeela
> kontrakotasunen bat 'txistulari' eta 'txaranga'ren artean, baina
> normalean ez dago).

Hara, gauzak nahasteko edo errepikatzeko asmo hutsez, 
honakoa:
Galdegaia garai ilun edo txarretan badago ere, adibide 
horri aldaketa xumea eginez beste kasu batean gaudela 
esango nuke:

"Txistulariak goizean ibiliko dira; arratsaldean, aldiz, 
txaranga".

Zer deritzozu orain horri? Aurkakotasun edo bata-ala-
bestea-tasunik ez?

Mikel Haranburu





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago