ER: [itzul] seguirán el Plan de cerca

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Uzt 26, 11:18:28, CEST 2005


Arrazoi etimologikoa alde duzu, Fernando, baina, arrazoibide berean, trinko
ez diren adizkiak ere NOR-NORI moldean jokatu beharko genituzke (zaharra da
eztabaida hori, eta etimologiaren kontra ebatzia praktikan). Bistakoa da,
zeure adibideetan ere, NOR-NORI-NORK dela gaur egun "jarraitu" aditzaren
molde arrunta, eta beraz, ezerk ez du debekatzen hartara ekartzea adizki
trinkoak ere.

Bide batez, esango nuke NOR-NORK moldean ere erabiltzen dugula aditz hori,
arauak arau, zenbait esapidetan ("zerbaiti iraupenez adi egon" adieran):
"Arretaz jarraitu zuen egun hartako emanaldia". Osagarri zuzen
esplizituarekin, alegia, halakorik gabean arauzkoa baita noski NOR-NORK
moldea ("horretan jarraitzen du" zein, analogiaz, "horretan darrai").

Ez da, bestalde, euskararen historian zehar gertaturiko erregimen-aldaketa
bakarra, ez eta zalantzak eragiten dizkigun bakarra ere. Nik neuk,
klasikotasunaren amoreagatik, "segitu" erabili izan dut gehienetan
NOR-NORI-NORK moldean, baina aisago onartu diot neure buruari,
erregistroaren --edo jolasaren-- arabera, "darrai" erabiltzea "dager" edo
baino.

Ibon Sarasolak adierazi didanez, gutxienez "dirau" bezain normala da
dagoeneko "darrai" egungo prosa txukunean.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Rey Escalera, Fernando
(Itzulzailea:NAO/BON)
Bidalia: asteartea, 2005.eko uztailak 19 11:19
Nora: ItzuL
Gaia: RE: [itzul] seguirán el Plan de cerca


"Orpoz orpo darraite/jarraituko dute"


Barkatu atrebentzia, baina "seguirán el Plande cerca" gaia bazter batean
utzita, "darraite" horri buruzko komentarioa egin nahi dut nik.
Badakit izugarri zabaldu dela "darrai" eta "darraite", baina berez, nik
dakidala, gaizki eratutako adizkiak dira. Jarraitu (jarraiki) aditzaren
forma trinkoa nor-nori erakoa da eta, hortaz, darrait, darraio, darraigu,
darraizu, darraie... dira forma zuzenak. Semantikari dagokionez, atzetik
joan, segika joan, eta ez zerbaitetan iraun.

Oso modan jarri zen Jarrai erakundeak, oker ez banago, "borrokak aurrera
darrai" leloa sortu zuenean.
"La lucha continúa" esateko aski dugu borrokak (aurrera) jarraitzen du.

Ongi esanak onartu, gaizki esanak barkatu.

Fernando Rey.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago