RE: [itzul] seguirán el Plan de cerca

mikelhb a bildua teleline.es mikelhb a bildua teleline.es
As, Uzt 26, 12:22:11, CEST 2005


On 19 Jul 2005 at 11:19, Rey Escalera,  Fernando (Itzulzailea:NAO/ wrote:

> "Orpoz orpo darraite/jarraituko dute"
> 
> 
> Barkatu atrebentzia, baina "seguirán el Plande cerca" gaia bazter
> batean utzita, "darraite" horri buruzko komentarioa egin nahi dut nik.
> Badakit izugarri zabaldu dela "darrai" eta "darraite", baina berez,
> nik dakidala, gaizki eratutako adizkiak dira. Jarraitu (jarraiki)
> aditzaren forma trinkoa nor-nori erakoa da eta, hortaz, darrait,
> darraio, darraigu, darraizu, darraie... dira forma zuzenak.
Nire hau atrebentzia handiagoa izanen da, ziurrenik, baina 
esan beharra dut ez ditudala berdin ikusten -berdin 
ulertzen- jarrai(tu) eta jarraiki; ez direla, nire ustean 
sinonimo hutsak, -ki daramaten beste aditz guztiak ez 
diren -zaizkidan- bezalaxe: egon-egoki, *edun-eduki, izan-
izaki, ???-ekin. -ki duten formek nor-nori behar dute, edo 
hala behar zuketen, -ki atzizkia bera baita datiboaren 
ezaugarria ematen diena. Baina iruditzen zait horrek ez 
duela zerikusirik 'jatorrizko' aditzekin (edo hitzekin) eta 
hauek nola jokatu behar diren, -ki izugarri aplikagarria 
baita.

Bestalde, eduki, adibidez, gerora nor-nork bilakatu bide 
zen, baina 'dauka' eran jokatzen dugu, 'darraika' baten 
gisan.

> 
> Ongi esanak onartu, gaizki esanak barkatu.
Hori bera.

Mikel Haranburu







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago