[itzul] piper beteak

Zuriñe Iarritu - Bizkaiko AEK zuri a bildua aeknet.net
Or, Eka 3, 09:32:58, CEST 2005


Kontua da piperrak eta tomateak ez daudela sagardotan, oilaskoa eta legatza dira sagardotan daudenak. Hau bururatu zait, ea zer irizten diozuen:

Tomateak, sagardotan erregosiriko oilaskoz beteak 
Piperrak, sagardotan prestatutako legatzaz beteak 

Bide batez, "rollitos de pato a la sidra"? zelan emago zenukete? 

Eskerrik asko

Zuriñe
  ----- Original Message ----- 
  From: Gotzon Egia 
  To: ItzuL 
  Sent: Friday, June 03, 2005 9:06 AM
  Subject: Re: [itzul] piper beteak


  > Tomateak oilaskoz beteak sagardotan
  > Piperrak legatzaz beteak sagardotan

  Eta Lardizabalen «ontzi zurezko, kanpotik eta barrutik betunez igortzia» 
    edo «hodei handi, egunaz itzal eta gauaz argi egiten zien bat» eredu 
  ederren gisara:

  Tomate oilasko(z) beteak sagardotan
  Piper legatz(ez) beteak sagardotan

  -- 
  Gotzon Egia
  gegia a bildua gipuzkoa.net
  43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago