[itzul] piper beteak

Jon Aurre jonaurre a bildua euskalnet.net
Lar, Eka 4, 09:34:37, CEST 2005


Egun on, Zuriñe:
Gehien gehien gustau jatana zeuk galdetu eta zeuk erantzutea izan da.
Halandabe, bueltatxu bat emongo neuskio zure plater horreri. Haulan:
- Tomate beteak sagardotan egindako oilaskoaz.
- Piper beteak sagardotan egindako legatzaz.
On deizula!
Jon
----- Original Message -----
From: "Zuriñe Iarritu - Bizkaiko AEK" <zuri a bildua aeknet.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, June 03, 2005 9:32 AM
Subject: Re: [itzul] piper beteak


Kontua da piperrak eta tomateak ez daudela sagardotan, oilaskoa eta legatza
dira sagardotan daudenak. Hau bururatu zait, ea zer irizten diozuen:

Tomateak, sagardotan erregosiriko oilaskoz beteak
Piperrak, sagardotan prestatutako legatzaz beteak

Bide batez, "rollitos de pato a la sidra"? zelan emago zenukete?

Eskerrik asko

Zuriñe
  ----- Original Message -----
  From: Gotzon Egia
  To: ItzuL
  Sent: Friday, June 03, 2005 9:06 AM
  Subject: Re: [itzul] piper beteak


  > Tomateak oilaskoz beteak sagardotan
  > Piperrak legatzaz beteak sagardotan

  Eta Lardizabalen «ontzi zurezko, kanpotik eta barrutik betunez igortzia»
    edo «hodei handi, egunaz itzal eta gauaz argi egiten zien bat» eredu
  ederren gisara:

  Tomate oilasko(z) beteak sagardotan
  Piper legatz(ez) beteak sagardotan

  --
  Gotzon Egia
  gegia a bildua gipuzkoa.net
  43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago