[itzul] Higikor/higigarri

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Eka 7, 14:05:08, CEST 2005


Neuk itaundu eta neuk erantzun. Elhuyar, Euskalterm, 3000 Hiztegia eta
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa bat datoz, higigarri eta higikor bereizten.
Morris Hiztegiak eta Hiztegi Batuak ez dakarte 'higigarri'. Bizkaiko
Ogasunak 'higikor' darabil ("Higikorren kapitalaren etekinak" -ez kapital
higikorraren...-, baina "Kapital higiezinaren etekinak").

Hiztegi Batuan dagoena euskara batukoa badela baina ez dagoena euskara
batukoa ez denik ezin esan daitekeela onartuta, espero izatekoa da
Euskaltzaindiak bigarren pasaldian "higigarri" ere sartuko duela,
-kor/-garri nahaspila gehiagorik izan ez dezagun. Higigarriak ez baitira
batere higikorrak izaten, salbuespenak salbuespen, ezta?

Jon

-----Mensaje original-----
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es] 
Enviado el: martes, 07 de junio de 2005 11:35
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Higikor/higigarri

Mahaiko egutegian gaur errenta aitorpeneko terminoak datoz.
"Higiezina/Higikorra Inmueble/Mueble" dakar. Euskaltermek eta Elhuyarrek
"higigarri" dakarte horretarako, eta "higikor" beste esanahi batzuetarako.
Euskaltzaindiak, ostera, "higikor" badakar, baina "higigarri" ez.

 

Zelan dago kontua?

 

Jon Agirre



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago