[itzul] Ebroren delta/Ebroko delta

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Eka 9, 09:13:50, CEST 2005


Tokia denez, beti izan dezakegu -KO sartzeko tentazioa, baina, nire
ustez, -REN dagokio, ibaiAREN zatia baita. Eta, esango nuke, 'AmazonasKO
delta / AmazonasEN delta' zalantza ez da hain zalantza aposizioak sartzen
baditugu; alegia, 'Amazonas ibaiAREN delta / Amazonas ibaiKO delta'
bikotean, niri lehenengoa ('Amazonas ibaiAREN delta') ateratzen zait
zalantzarik gabe.
Beste hainbeste 'estuario' eta 'meandro' hitzekin.

Alfontso
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago