[itzul] Frantsesezko hitzak
Taberna Irazoqui, Miguel (Traductor BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ast, Eka 9, 11:49:36, CEST 2005
Egun on, Asier
Lehenik eta behin mila esker zure interesagatik eta zure arretagatik.
Zentzu handikoak iruditu zaizkit zure proposamen batzuk ("libera", "seneskalerri" eta "sos", adibidez).
Beste batzuetan, aldiz, testuingurua falta duzu. Ene errua izan da. Barkatu.
"Pays d'élection" "pays d'état" delakoaren kontrakoa da. "Pays d'état" XVIII. mendean biltzarra zutenak ziren (Bretainia adibidez). "Pays d'élection", ez zutenak (Normandia). Beraz ez ziren hauteskunde-barrutiak (izatekotan, "bailliageak" ziren barruti horiek). "Pays d'imposition" erdibidekoak ziren, ez zerga-barrutiak.
"Cour d'Ordre" Zuberoako ordezkaritza-erakundea zen, Nafarroako Gorteen antzekoa. Esapide horretan "ordre" hitzak ez du zerikusirik ordena edo ordenuarekin, "orde" gaskoierazko hitzarekin baizik ("deiadarra").
Agian, testuinguruak lagundurik, niri baino zerbait hobe bururatuko zaizu.
Mila esker aldez aurretik.
Xabier Zabaltza
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: jueves, 09 de junio de 2005 10:50
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Frantsesezko hitzak
UZEIren Politika Hiztegitik atera ditut batzuk. Besteak nire
proposamenak dira.
1) Bailliage: merinalde (UZEI)
2) Cour d'Ordre: Ordenuzko Gortea (UZEI) --> Ordena Gortea (???)
3) Denier
4) Livre: libera
5) Pays abonné
6) Pays d'élection: hauteskunde barruti (????)
7) Pays d'état
8) Pays d'imposition: zerga-barruti (????)
9) Silviet: silbieta (UZEI)
10) Sénéchaussée: seneskalerri (tokia) -Elhuyar- (Ez dakit kargua ere baden.
Hala bada, <<seneskalgo>> edo behar luke).
11) Sou: sos
12) Subdélégation: azpiordezkaritza
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago