[itzul] X zenbakiaz biderkatu/zatitu
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Eka 16, 13:03:23, CEST 2005
1 Asierren lehen lau puntuekin bat nator.
2 Asierren 5. puntuak dioena ez daukat nik hain argi. Niri, egia esateko,
ahoz, 'bider bi egin / zati bi egin' moldea ateratzen zait.
3 Ni ere konbentzituta nago ez dela bekatua soziatiboa erabiltzea,
Elhuyarren instrumentala erabiltzen badugu ere. Elhuyarren instrumentala
erabiltzea adostu genuen EHUkoekin, eta instrumentala erabiltzea proposatzen
da UEUren liburuan ere. Baina inork ez du soziatiboa gaitzetsi.
4 Ez dut uste Asierrek, berak hala jarri arren, gure onespena behar duenik
ezertarako, ezta? :-)
Alfontso Mujika
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: jueves, 16 de junio de 2005 9:43
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] X zenbakiaz biderkatu/zatitu
1. Euskaraz XX. mendeko 70eko hamarkadara arte, edo geroago arte, hainbat
eta hainbat gauza ez dira esan (idatzi). Horietakoak ditugu, nik ikertu
dudanagatik, behintzat, <<multiplicar por>> eta <<dividir por / entre>>.
Hortaz, tradizioa ez da aterako inoren berme-emaile.
2. Iruditzen zait <<-rekin biderkatu / zatitu>> eta <<-z biderkatu /
zatitu>> egituren atzean (/ azpian / barrenean / muinean /...) intuizio bera
dagoela: "instrumentaltasuna".
3. Instrumentaltasuna "bideratzen" duen kasua instrumentala da. Baina baita
soziatiboa ere, batik bat instrumentaltasuna "tresnatasuna" baino kontzeptu
zabalagoa denean. Horretan nago ni, behintzat.
4. Esango nuke aztergai ditugun egiturak eremu zabalago horri dagozkiola.
Horrekin ez dut esan nahi, hala ere, <<-rekin>> egitura bestea baino
zilegiago, egokiago edo zuzenago iruditzen zaidanik.
5. Berdinean, niri aho-betegarriago, konturaerrazago eta eufonikoago egiten
zait <<birekin zatitu>>, <<biz zatitu>> baino; <<zazpirekin biderkatu>>,
<<zazpiz biderkatu>> baino. Eta abar.
6. <<Birekin zatitu>> eta <<biz zatitu>>. <<Biz zatitu>> eta <<birekin
zatitu>>. Bata bestea bezain zilegi ez dela pentsatuko banu, pentsatuko nuke
egitura horretan mugatua sartzea (<<...zatiduraz biderkatzea>>) hein batean
artifiziosoa dela, "tresnatasuna" gainditzen duen
instrumentaltasuna instrumental mugatuak bideratzea bezain artifiziosoa.
Labur esanda. Ni konbentzituta nago ez dela bekatua, eta ahoa ez zaidala
marburgez beteko; eta, Euskaltzaindiak bestelako agindurik ematen ez duen
bitartean, nik <<birekin biderkatu>> eta <<birekin zatitu>> esaten
segituko dut. Zuen onespenarekin, jakina.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago