[itzul] de oca a oca y tiro porque me toca

huisl108 a bildua ej-gv.es huisl108 a bildua ej-gv.es
Or, Eka 17, 08:55:39, CEST 2005


Helbide honetan:
http://www.habe.org/ikaslearengunea/euskarahobetzen/indice_e.htm

Hori argitu eta gero, oso esaldi ezagunak ditu joko honek gaztelaniaz. Nola
esan dezakegu, adibidez, "de oca a oca y tiro porque me toca"?
 Bada, errima eta guzti esaten saiatu behar badugu, hona hemen bizpahiru
modu: 
*	"Antzara bat eta antzara bi, berriz ere niri!" izan daiteke modu
bat. 
*	Edo "antzara batetik bestera, ni, badaezpada ere, aurrera!" 
*	Eta hirugarren modu bat: "antzaratik antzarara, zu geldi egongo
zara!" 
 Bada beste esaldi ezagun bat ere: "de puente a puente y sigo porque me
lleva la corriente!".
 Oraingoan ere bizpahiru aukera: 
*	"Zubiri-zubiri, berriz ere niri!" 
*	"Zubirik zubi noa, eta urak arin naroa!" 
*	Edo "zubitik zubira, zu, zaude oraindik begira!"



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago