[itzul] Gobierno de progreso

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
As, Eka 21, 18:20:46, CEST 2005


>Nola emango zenukete Gobierno de progreso?
>Gobernu aurrerakoia? Baliokideak dira "de progreso" eta "progresista"?

Galdera zaila. Iruditzen zait balioespen objektiboagoa dela "progresista",
eta bestea, berriz, asmo-adierazpenetan erabiltzen dutela gehienbat.

Nolanahi dela ere, konponbide ona iruditzen zait, behar duzun horretarako
"aurrerabiderako gobernu".

>Eta "punto de encuentro de todas las sensibilidades políticas"?

Hitz batean esatekotan, "korapilo". (Barkatu, broma da).

"Joera politiko guztien elkargune"?

Lehenbiziko hitzarekin dut dudarik handiena: 'joera', 'pentsaera',
'sentiera'... 

Oharra: azken hitz horrek --Hiztegi Batuan dago baina gutxi erabiltzen
dugu-- zer esan nahi du, zuen ustez? Niri hobeki ematen dit hor, esate
baterako, 'sentsibilitate' edo 'sentiberatasun' hitzek baino (ez dut esan
nahi hiruretatik bat aukeratu behar denik nahitaez).

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago