[itzul] Hiztegiak Euskadi.net-en

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Eka 24, 14:28:41, CEST 2005


Atzo ilunabarrean etxetik arazorik gabe sartu nintzen Euskadi.net-eko 
hiztegietan eta gainerakoetan. Beraz, gaur goizean Gipuzkoa.net-eko 
informatikariei galdetu diet ea non ote dagoen arazoa. Hona erantzuna:

«Arazoa Euskal Sareko linean  dago (EJIEkin lotzen gaituena). Astearte 
arratsaldetik erorita dago. Linea horretatik jasotzen ditugu 
euskadi.net, bizkaia.net, eta abar, ez Internetetik. Konkretuki, 
Telefonikak pentsatzen du HABEko lokaletan dagoen konbertsore batek huts 
egin duela, baina oraindik ez dira gai konpontzeko. Aberia asteazkenetik 
irekita dago, eta mila aldiz erreklamatu arren, oraindik horrela gaude.»

Jakina, Gipuzkoa.net osoa harrapatzen du kontuak (Aldundia, udalak...).

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago