[itzul] Kopuru eta unitate "erdiak"

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Mar 3, 12:13:30, CET 2005


Ez da zuk nahi duzun erantzuna, baina nik, hasteko, nahiago nuke bestela
esatea:

3.500.000 urte: Hiru milioi eta bostehun mila urte
0,5 km2: zero koma bost kilometro karratu/koadro

Baina, jakina, zuk irtenbide hori ez duzu hautatu. Beraz, zuk hautatu duzun
moldean esateko, nola? Hizkuntza arruntean, 'hiru urte eta erdi' esaten dugu
eta 'kilo-erdi bat' ere bai. Horien bidez, 3,5 urte eta '0,5 kilogramo'
adierazten ari gara. Hortaz:

3,5 urte = hiru urte eta erdi
3.500.000 urte = hiru milioi urte eta erdi

Baina analogia hori ez zait gogobetegarri gertatzen, ez da 'hiru urte eta
erdi' bezain gardena, ez dut uste noranahi 'esportatzeko' modukoa denik
(norbaitek uler lezake, beharbada, 'hiru milioi urte eta urte-erdi bat' edo
esaten ari garela). Galdera 'zenbat urte?' izanda, erantzuna honela emango
genuke: lehenengo kantitatea eta ondoren unitatea. Honela:
hamar urte / mila urte / milioi bat urte / hiru milioi urte... Beraz:
hiru milioi eta erdi urte

Baina, bigarren kasuan, analogia bete-betea da, ez 'esportatua':

0,5 kilogramo = kilo erdi bat
0,5 km2 = kilometro karratu/koadro erdi bat

Azken ohartxo bat jarri duzun 't'erdi' aldaera dela eta. Euskaltzaindiak ez
du berariaz debekatu, baina, orduei buruzko erabakian, honela dio:

<<(...)Idazkerari dagokionez, 't'erdi' da Hegoaldean erabat hedatua;
Iparraldean, ordea, 'eta' idazteko ohitura dago, eta oraingo erabileran
'et'erdi' ere arrunta da. Horiek horrela, batasuna 'eta'-ren bidetik egin
behar dela uste du Euskaltzaindiak. Ahoskerari dagokionez, bakoitzak bere
euskalkiko ohitura gorde beza.>>

Ondorioz, uste izatekoa da gainerako testuinguruetan ere 'eta erdi'
hobestekoa izango dela, baina, jakina, hori interpretazioa da. Elhuyarren,
behintzat, horrela interpretatu dugu, eta, ondorioz, 'eta erdi' idazten dugu
('agur t'erdi' kasua izan daiteke salbuespena. Hiztegi Batuan ez da ageri.
Elhuyar hiztegian 'agur t'erdi' azpisarrera dugu 'agur' sarreran, eta forma
fosildutzat hartu genuelako erabaki genuen horrela uztea, Euskaltzaindiak
kontrakorik esaten ez duen artean).

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak




-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de GOIKOETXEA, IRATXE
Enviado el: jueves, 03 de marzo de 2005 10:49
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Kopuru eta unitate "erdiak"


Zalanfza bi ditut, biak ere zenbakiekin lotuta:


3.500.000 urte esateko:

	-Hiru milioi urte t'erdi?		ALA
	-Hiru t'erdi milioi urte?


Azalera unitateetan, 0,5 km2:

	-Kilometro erdi koadro?		ALA
	-Kilometro koadro erdi?


Eskerrik asko.

Iratxe




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago