[itzul] Kopuru eta unitate "erdiak"
    Patxi Petrirena 
    altxupere a bildua euskalerria.org
       
    Ast, Mar  3, 16:40:34, CET 2005
    
    
  
Hiri tarroa da: miliun bat eta erdi jende-buru bá ditu. 
(Habitantes; almas...). ESKUALDUNA (semanario). (BN)
Justo Mokoroaren lokuzio-bilduma digitalizatuan aurkitu dut. Eskerrik asko,
Gotzon, horren berri emateagatik, eta zorionak eta eskerrik asko lan hori
egin duzuenoi.
Alegia, adibide horrek erakusten du, uste dut, ongi ari zaretela 'hiru
milioi eta erdi urte' esan duzuenok (aitortu behar dut nik beste aukera
nuela buruan). Adibide gehiago ez dut topatu, han eta hemen bilatuagatik,
halako 'eta erdi'renik, ez bada 'libra eta erdi arrain' (baina hor ez dugu
zalantzarik) eta 'dozena eta erdi arrautza' (hori ez dut inon aurkitu,
baina denok hala esango genukeelakoan nago).
Mila eta erdi esker.
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago