[itzul] Kopuru eta unitate "erdiak"

mikelhb a bildua teleline.es mikelhb a bildua teleline.es
Ast, Mar 3, 21:33:06, CET 2005


On 3 Mar 2005 at 10:48, GOIKOETXEA, IRATXE wrote:

> Zalantza bi ditut, biak ere zenbakiekin lotuta:
> 
> 3.500.000 urte esateko:
>  -Hiru milioi urte t'erdi?		ALA
>  -Hiru t'erdi milioi urte? 	
> 
> Azalera unitateetan, 0,5 km2:
> 
>  -Kilometro erdi koadro?		ALA
>  -Kilometro koadro erdi?
Ez dakit xuxen nola idatzi behar diren, baina iruditzen zait 
kontutan hartzekoa dela bi gauza desberdinak badaudela 
bigarren galdera honetan: Argi dago azalera unitatez ari 
zarela, baina, kontuz, Alfonsok azaldu duenez, 

0,5 km2 = kilometro koadro erdi bat

eta hau kilometro koadro baten erdia da. Hala ere, 
kilometro koadro bat = 1 km2 baldin bada, hots, karratu 
bat non alde bakoitzak kilometro bat neurtzen duen, 0,5 
km2 beste karratu bat da, non alde bakoitzak 0,5 km 
neurtzen duen, eta hau ez da kilometro koadro baten 
erdia, baizik eta  laurdena. Hortaz, zifra erabiltzean, nola 
zehazten edo bereizten ditugu bi azalera horiek?

Bestela esanda, kilometro erdi koadroa, ez al da kilometro 
koadroaren laurdena?
(hauek Alfontsorendako galderak dira...)  ;-))

Eskerrik asko
Mikel Haranburu



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago