[itzul] Planta noble
    Terminologia BITEZ LOGOS 
    terminologia a bildua bitez.com
       
    Ast, Mar  3, 17:18:29, CET 2005
    
    
  
Bai, halaxe izaten da, _nagusi_ esatearekin bada nahikoa eta ulertzeko 
behar adinakoa.
Baina, Aldundian bezalaxe, arkitektura-mota jakin bati buruz itzultzen ari 
garen testuan "frente noble" azaltzen da eta badu bere zergatia (pedantea 
den ala ez aztertzera sartu gabe). Izan ere, lurtar arruntoi galarazitako 
eremu horiek bereizteko, apaingarri eta ezaugarri apartekoak izaten dituzte.
Garikoitzek, begi onez:
>Noblea  ez  da beti noblea edo ohorezkoa, nagusia  baino.
>
>Antzinako eraikinetan be batzutan  lehen pisua  eta bigarren artean
>"principal" izenekoa  zan, orain ez dira egiten, baina  egon ba(dagoz) dira.
>Eraikin horretan "principal" NAGUSIA da, gainontzekoen gainetik,  eta  nire
>ustez  hori behar leuke, orain GFAn beste kontu bat izan  daiteke.
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago