[itzul] Kopuru eta unitate "erdiak"
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Or, Mar 4, 11:31:45, CET 2005
Esango nuke horrelako azalpenak Itzulisten eremutik (eta, ziur asko, baita
itzultzaileen interes orokorretik ere) atera egiten direla pixka bat, baina,
eskatu egin dutela eta, llabur-llabur erantzungo dut.
Mikel Haranburuk dio: <<(...) kilometro koadro bat = 1 km2 baldin bada,
hots, karratu bat non alde bakoitzak kilometro bat neurtzen duen, 0,5 km2
beste karratu bat da, non alde bakoitzak 0,5 km neurtzen duen (...)Bestela
esanda, kilometro erdi koadroa, ez al da kilometro
koadroaren laurdena?>>
Baina baieztapen hori ez da zuzena. 0,5 km2-ko azalera ez dagokio 0,5 km-ko
aldea duen karratuari. Horrelako aldea duen karratuaren azalera 0,5 km x 0,5
km = 0,25 km2 da.
Alfontso
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de mikelhb a bildua teleline.es
Enviado el: jueves, 03 de marzo de 2005 21:33
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Kopuru eta unitate "erdiak"
On 3 Mar 2005 at 10:48, GOIKOETXEA, IRATXE wrote:
> Zalantza bi ditut, biak ere zenbakiekin lotuta:
>
> 3.500.000 urte esateko:
> -Hiru milioi urte t'erdi? ALA
> -Hiru t'erdi milioi urte?
>
> Azalera unitateetan, 0,5 km2:
>
> -Kilometro erdi koadro? ALA
> -Kilometro koadro erdi?
Ez dakit xuxen nola idatzi behar diren, baina iruditzen zait
kontutan hartzekoa dela bi gauza desberdinak badaudela
bigarren galdera honetan: Argi dago azalera unitatez ari
zarela, baina, kontuz, Alfonsok azaldu duenez,
0,5 km2 = kilometro koadro erdi bat
eta hau kilometro koadro baten erdia da. Hala ere,
kilometro koadro bat = 1 km2 baldin bada, hots, karratu
bat non alde bakoitzak kilometro bat neurtzen duen, 0,5
km2 beste karratu bat da, non alde bakoitzak 0,5 km
neurtzen duen, eta hau ez da kilometro koadro baten
erdia, baizik eta laurdena. Hortaz, zifra erabiltzean, nola
zehazten edo bereizten ditugu bi azalera horiek?
Bestela esanda, kilometro erdi koadroa, ez al da kilometro
koadroaren laurdena?
(hauek Alfontsorendako galderak dira...) ;-))
Eskerrik asko
Mikel Haranburu
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago