[itzul] Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria
Ander Arana
andera a bildua parlamento-navarra.es
Or, Mar 4, 12:30:50, CET 2005
Egun on:
Nafarroan ari garenok askotan sentitzen dugu EAEtik urrun-urrun bizi garela, eta EAEkoentzat guztiz arrotzak garela. Itzulen berriz ere galdetu du norbaitek ea hemengo Sanz jauna Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakaria ala presidentea den.
Ez dugu ika-mikarik sortu nahi, baina Nafarroako Aldizkari Ofiziala orain dela hamabost bat urte hasi zen euskaraz ere argitaratzen, eta era horretako zalantza daukanak NAOra jotzea dauka (http://www.cfnavarra.es/BONE/BONIDX.HTM) argitasun bila, eta berehala ikusiko du gure erkidegoaren izen ofiziala, Nafarroako Gobernuak hala erabakita, Nafarroako Foru Komunitatea dela, eta Sanz jauna dela hemengo lehendakaria, eta hemen ere legebiltzarra dagoela eta hemengoa ere lehendakaria dela (http://www.parlamento-navarra.es/indexeusk.asp).
Akatsak akats, saiatzen gara gauzak txukun egiten eta normalizazioaren mesedetan gure apurra jartzen.
Ondo izan,
Ander Arana
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago