[itzul] Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria

Agustin Otsoa Eribeko vvzotlaa a bildua vv.ehu.es
Or, Mar 4, 13:01:58, CET 2005


Neure eritzia botatzen ausartu eta esan beharra dut hobe genukeela bai
Nafarroan bai beste hiru probintziotan lehendakariak, legebiltzarrak,
jaurkaritzak eta gainerakoak ahaztu eta presidente, parlamentu eta gobernuak
erabiltzen hasiko bagina.

Badakit, ondo jakin ere, basamortuan, uneotan elurrezkoan, botatako oihu
gorra izango dela, baina barrenak eskatzen duenean, men eman behar...

Goraintziak


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Ander Arana
Enviado el: viernes, 04 de marzo de 2005 12:31
Para: ItzuList
Asunto: [itzul] Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria


Egun on:
Nafarroan ari garenok askotan sentitzen dugu EAEtik urrun-urrun bizi garela,
eta EAEkoentzat guztiz arrotzak garela. Itzulen berriz ere galdetu du
norbaitek ea hemengo Sanz jauna Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakaria ala
presidentea den.
Ez dugu ika-mikarik sortu nahi, baina Nafarroako Aldizkari Ofiziala orain
dela hamabost bat urte hasi zen euskaraz ere argitaratzen, eta era horretako
zalantza daukanak NAOra jotzea dauka
(http://www.cfnavarra.es/BONE/BONIDX.HTM) argitasun bila, eta berehala
ikusiko du gure erkidegoaren izen ofiziala, Nafarroako Gobernuak hala
erabakita, Nafarroako Foru Komunitatea dela, eta Sanz jauna dela hemengo
lehendakaria, eta hemen ere legebiltzarra dagoela eta hemengoa ere
lehendakaria dela (http://www.parlamento-navarra.es/indexeusk.asp).

Akatsak akats, saiatzen gara gauzak txukun egiten eta normalizazioaren
mesedetan gure apurra jartzen.
Ondo izan,
Ander Arana




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago