[itzul] presidentea/lehendakaria
ealet8
alet8 a bildua gipuzkoa.net
Or, Mar 4, 12:39:14, CET 2005
Euskara Corpusean begiratuta, lehendakari (lendakari) hitza Eusko
Jaurlaritza sortu aurreko testuetan agertzen da, presidente esateko orotara.
Hemen duzue zerrenda. Nire ustez, lehendakari edozein presidente da (neroni
gure etxepeko lehendakari naiz, zoritxarrez), ez baitzen sortu hitza Eusko
Jaurlaritza sortu zenean; jaurlaritza hitza, berriz, bai, eta horregatik
dago bakarra.
Xabier
. 1. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak El Pueblo Vasco 1935 0001
Geure iritziak eta oarrak dizkiegu Ministroari eta Eusko aldunen <corr
sic="lendakarari">lendakariari</corr>.
2. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak El Pueblo Vasco 1935 0001
Lendakaria.
3. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak EAEg 1936 0001
Lendakaria, AGIRRE'TAR JOSEBA A.
4. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak EAEg 1937 0001
Orobat, asierarako, Euzko-Jaurlaritzaren Lendakariari aitatu dana
adieraztea.
5. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak EAEg 1936 0001
Eta onek, berriz, Bizkai`ko Etxagilleen Lendakariari, Elkartekoa dan trebe
bat izendatu dezala eskatu.
6. 1900-1939 Sailkatu gabeak Aldizkariak Gipuzkoarra 1911 0001
Bilbao 1911 Jorralla 1.- Euzko-Antzerrti-Bazkuna'ren ordez.- Lendakarija,
Urrutia tarr Edorta.- Idazkarija, Leniz tarr Erramun.
7. 1900-1939 Sailkatu gabeak Aldizkariak Jzale 1928 00222
Gure lendakariak itzaldi ederra egin eban bertan.
8. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak Euzkadi 1915 0001
<head>Markiña</head> Urtebarriz ospatu dabe "Igande Ikastola"-n jaikaldi
begiragarrija, eleizgixon eta uri-agintari jaunak lendakari zirala.
9. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak Kk 0001
Laterri-Batza (<foreign>United States</foreign>)-ko lendakari Wilson'ak esan
ei-dautso doixtarren Kaiser'ari: edo itxaspekoen guda gaiztua gelditu eragin
dayala, edo aizkidetasuna urratu.
10. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak Euzkadi 1917 0001
NASKALDIYA.- Egun batzuk Elorrio'n igarota atzera bigurtu-da gure artera,
Gabilondo'tar Igo, U. B. B.-eko lendakariya.
11. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak Euzkadi 1919 0001
Ordu batian asi giñan bazkaltzen, mai-buruan ixeri zala Ureta'tar Mikel
diputatu abertzale zintzua; esker-eskubitan zeuzkan Leibar'tar Peli eta
Etxeberria'tar Kesara, Euzko-Etxeko lenbiziko ta bigarren Lendakarijak;
tarteka emengo txistularik jo ziguten guziz ederki; bazkal-ondoren naikua
parre eragin zigun Urnieta'ko oleskari Alkain jatorrak, ederki abestu zuan,
eta txalo aundiak entzun zitun bere lana ordaintzeko.
12. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak El Día 1932 0001
Lendakariak eman zizkigun urteko gora bera guziak ta asmo ederrak artu ziran
oraiñ asi dan urte onetarako.
13. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak El Día 1932 0001
España'ko Erkalaren lendakari jaun ospatsua Errenderitik jasotzekoan, emengo
Udal-gizonak, iru ez gañontzekoak, bera agurtzera izandu zirala, eta izan
etziranentzat zerbait egiteko eskatzen omen zuan igazko bere idazkian.
14. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak El Día 1932 0001
Arana eta Goiri'tar Sabin gure irakasle ilezkorrak egun batez tajutu eta
aukeratu zuan eusko-ikurrin maitagarria, Katalunya eta España'ko ikurriñen
goi-malladaño jardetsia izan zan, Gobernu'ko erkaltzain ainbat eta
Laterri'ko lendakari Alkala Zamora'ren aurrez-aur, guzien oniritziaz; eta
Prieto bera izan zan gure ikurriña bere eskuz-artuta Katalunya'koarekin
uztartu zuana.
15. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak El Día 1932 0001
Ordu batean, zazpina pesako bazkaria, eta etorri nai duenak aldez aurretik
esan beza, Alegiko Batzokira edo Amezketako lendakariari.
16. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak El Día 1934 0001
Ondoren batzorde berria aukeratu zan. Lendakari: Izagirre'tar Mikel.
Idazkaria: Iturbe'tar Errupa. Diruzai: Olano'tar Josu. Batzarkide:
Iturbe'tar Joseba Iñaki ta Garmendia ta Sabin.
17. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak El Día 1934 0001
Emakume batzarreko
lendakari izanduari;
Poxpoin talde ederra
uri ontan dezu jarri.
18. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak El Día 1936 0001
Bigarren ala lendabizikoak gure lendakari dan Arrillaga jaunak erabakiko
ditu.
19. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak EAEg 1936 0001
Lengo zatian aitatzen diran lau Lendakariak Lan Zaingoko Burukideak izendatu
ditzala; gai oneri buruzko 1931'garrengo azaroaren 27'ko legearen 18'gn.
atalak dion bezela.
20. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak EAEg 1937 0001
Bizkai'ko Gestora Batzordeak, Euzkadi'ko Agintaritzaren Egunerokoan
urrillaren 30'ean iragarri eta Euzkadi'ko Jaurlaritzaren Lendakariak
Erri-Lanak Zaingoari zegokion aldetik 27'garrenean eman zuan Oroagindua
ikusi zan.
21. 1900-1939 Sailkatu gabeak Egunkariak EAEg 1936 0001
Lendakariak izendatuko dituan egunetan batzarrak egin al izateko, aski
izango da iru batzarkide biltzea.
22. 1900-1939 Sailkatu gabeak Aldizkariak Gipuzkoarra 1911 0001
11. Antzerrkijak bidaltzeko epia zabalik geratzen da gaurtiko asita urrengo
datorren Dagonilla'ko 15'g egunaren azkenera arrte, ta bidaldu biarr yakez
Euzko-Antzerrti-Bazkuna'ren Lendakarija'ri, Bilbao'ko Euzko-Gaztedi'ra.
23. 1900-1939 Sailkatu gabeak Aldizkariak Jzale 1914 00003
Mezea abestu gendun gergorar erestiz, urteoro oi dogun lez; eta gure
lendakari Eguzkitza jaunak egin eban itzaldi ederra, argiro ta errazto
erakusten ebala biarrezkua dala Euzkeldunei Euzkeraz irakastia
kristiñau-ikasbidea.
----- Original Message -----
From: "txema" <txeyarza a bildua telefonica.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, March 04, 2005 11:49 AM
Subject: Re: [itzul] presidentea/lehendakaria
> Gurean ere horrela erabiltzen dugu beti, kontrakoa propio ezarrita ez
badago
> behintzat, hainbat izendapen ofizialetan (zoritxarrez?) lehendakari kargua
> agertzen baita, Ibarretxerenaz aparte.
> Eta, bidez batez, nafarrek nola erabiltzen duzute gehiago zuen idazkietan
> Foru Erkidegoko Lehendakari edo Foru Erkidegoko Presidente, Sanz jaunaz
> aritzen zaretenean?
>
> ----- Original Message -----
> From: <j-eiguren a bildua ej-gv.es>
> To: <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, March 04, 2005 11:29 AM
> Subject: RE: [itzul] presidentea/lehendakaria
>
>
>
>
> Neuk ere lehendakaria: Ibarretxe eta gainerakoenak presidenteak
>
>
>
>
> Jone Eiguren Gandarias
> Itzultzailea
> Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
>
> ' 945 016324
> Fax-a: 945 019931
> * j-eiguren a bildua ej-gv.es
>
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: Agustin Otsoa Eribeko [mailto:vvzotlaa a bildua vv.ehu.es]
> Enviado el: viernes, 04 de marzo de 2005 11:23
> Para: 'jberriotxoa'; 'ItzuL'
> Asunto: RE: [itzul] presidentea/lehendakaria
>
>
> Nirea ere bada. Nik uste dut lehendakaria euskal gobernuko buruari
dagokiola
> eta ez dela besteetara esportatzekoa.
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de jberriotxoa
> Enviado el: jueves, 03 de marzo de 2005 18:26
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] presidentea/lehendakaria
>
>
> Ba, ez dakit zer esan, nik, behintzat, lehendakari Eusko Jaurlaritzakoari
> buruz hitz egitean baino ez dut erabiltzen, baina, beharbada, nire kontua
> izango da.
>
> Joseba
> ----- Original Message -----
> From: "Garikoitz Etxebarria" <garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Thursday, March 03, 2005 5:58 PM
> Subject: Re: [itzul] presidentea/lehendakaria
>
>
> > Erakunde bateko "ejecutiva" batekoa danean, Lehendakaria.
> >
> > Garikoitz.
> >
> > ----- Original Message -----
> > From: "Paúl Picado" <paulpicado a bildua yahoo.es>
> > To: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Thursday, March 03, 2005 4:43 PM
> > Subject: [itzul] presidentea/lehendakaria
> >
> >
> > > Arratsalde on, ba al dago araurik bata ala bestea erabiltzeko??
> > >
> > > MIla esker, aldez aurretik.
> > >
> > >
> > >
> > > Paúl Picado Moreno
> > >
> > >
> > > ---------------------------------
> > >
> > >
> >
> >
> > ----------------------------------------------------------------------
> > ----
> --
> > ----
> >
> >
> > ItzuLeko artxiboetan bilatu nahi duzu?
> >
>
http://search.gmane.org/search.php?group=gmane.culture.language.basque.itzul
> >
> >
>
>
> --------------------------------------------------------------------------
--
> ----
>
>
> ItzuLeko artxiboetan bilatu nahi duzu?
>
http://search.gmane.org/search.php?group=gmane.culture.language.basque.itzul
>
>
>
>
>
>
> --------------------------------------------------------------------------
--
> ----
>
>
> ItzuLeko artxiboetan bilatu nahi duzu?
>
http://search.gmane.org/search.php?group=gmane.culture.language.basque.itzul
>
>
----------------------------------------------------------------------------
----
ItzuLeko artxiboetan bilatu nahi duzu?
http://search.gmane.org/search.php?group=gmane.culture.language.basque.itzul
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago