[itzul] presidentea/lehendakaria
Aixe, S.L.
aixe a bildua ctv.es
Or, Mar 4, 12:53:21, CET 2005
Gurean, tradizioak, Euskaltzaindiak eta Ibon Sarasolak adierazitako bidetik
jo dugu (ikus Orotariko Euskal Hiztegia, Hiztegi Batua eta Euskal Hiztegia):
biak erabateko sinonimotzat hartuta.
Betiere, testu beraren baitan, koherentziari eusten diogu.
Gainerakoan, berdin idazten dugu «Eusko Antzerti Bazkuneko lehendakaria»,
«Gipuzkoako Diputazioko lehendakari Julian Elorza» edo «Errusiako
presidentea». Eta Eusko Jaurlaritzako buruari, bera bakarrik ageri bara,
beti «lehendakari» ipintzen diogu (baina kidekoekin batera aipatuz gero,
bietako edozein: «Euskadiko eta Kataluniako presidenteek» nahiz «Euskadiko
eta Kataluniako lehendakariek»).
Gero arte,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago