[itzul] presidentea/lehendakaria

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Mar 4, 13:01:33, CET 2005


Ba eskerrik asko, Ander eta Miguel, hitz horren zein erabilera ematen
diozuen azaltzeagatik, erabilera nagusitzen baita, azken batean.
Adierazgarria eta kontuan hartu beharrekoa zuk azaldu duzuna, Miguel,
lehendari/presidente kontu horretan , kontuak kontu, gauzak bestela ikusteko
joera izan dugunontzat (neroni barne). Eta Ander, urrutasunaren kontu hori
ez dadila ba niregatik izan, Foru Erkidegoa aukeran erabili dut, usuzkoa
delakoa, gure artean behintzat (ez Euskaltzaindiak horrelako jasota duelako,
arrazoiak arrazoi); izen ofiziala Foru Komunitate bada, barka lapsusa, eta
bedi eta biba Foru Komunitatea, nik ere ez bainuen ika-mikarik sortu nahi,
ezta hurrik ere. Azken batean, hemen lingua navarrorum dugu hizpide, nolatan
bestela?
Ondo izan
Txema
----- Original Message -----
From: "Taberna Irazoqui, Miguel (Traductor BON)"
<mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, March 04, 2005 12:32 PM
Subject: RE: [itzul] presidentea/lehendakaria


Aldizkari Ofizialeko itzultzaileok "lehendakari" erabiltzen dugu Nafarroako
Gobernuko buruarentzat, baita Nafarroako Parlamentukoarentzat ere; maila
apalagoko erakundeetan (Mankomunitatea, Kontzejua...), horietan ere buru
egiten duena gaztelaniaz "presidente" baita, gehiago jotzen dugu "buru"
erabiltzera: Mankomunitateko burua, Kontzejuburua...

Hala ere, herri batzuetatik itzulita etortzen zaizkigun iragarkietan,
"presidente" ere erabiltzen dute (Mankomunitatekoa, Kontzejukoa,
Kontseilukoa, Batzordekoa...), guk, esan bezala, "buru" erabili ohi dugun
kasuetan, eta halaxe argitaratzen dugu, etorri bezalaxe alegia.

Dena dela, "lehendakari" noiz erabili behar den eztabaidatu dugunean,
orokortzearen aldeko jarrera nagusitu da gurean, nolabait Berrian erabiltzen
den moduan (Patxi Petrirenak bere mezuan adierazten zuen bezala).

Laburbilduz: "lehendakari" eta "buru" erabiltzen ditugu, gehienbat
erakundearen mailaren arabera, eta "presidente", berriz, ez da gure
aldizkarian agertzen, kanpotik itzulita etorritako iragarkietan ez bada.

Mikel Taberna


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de txema
Enviado el: viernes, 04 de marzo de 2005 11:50
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] presidentea/lehendakaria

Gurean ere horrela erabiltzen dugu beti, kontrakoa propio ezarrita ez badago
behintzat, hainbat izendapen ofizialetan (zoritxarrez?) lehendakari kargua
agertzen baita, Ibarretxerenaz aparte.
Eta, bidez batez, nafarrek nola erabiltzen duzute gehiago zuen idazkietan
Foru Erkidegoko Lehendakari edo Foru Erkidegoko Presidente, Sanz jaunaz
aritzen zaretenean?

----- Original Message -----
From: <j-eiguren a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, March 04, 2005 11:29 AM
Subject: RE: [itzul] presidentea/lehendakaria




Neuk ere  lehendakaria: Ibarretxe eta gainerakoenak presidenteak




Jone Eiguren Gandarias
Itzultzailea
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

' 945 016324
Fax-a: 945 019931
* j-eiguren a bildua ej-gv.es




-----Mensaje original-----
De: Agustin Otsoa Eribeko [mailto:vvzotlaa a bildua vv.ehu.es]
Enviado el: viernes, 04 de marzo de 2005 11:23
Para: 'jberriotxoa'; 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] presidentea/lehendakaria


Nirea ere bada. Nik uste dut lehendakaria euskal gobernuko buruari dagokiola
eta ez dela besteetara esportatzekoa.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jberriotxoa
Enviado el: jueves, 03 de marzo de 2005 18:26
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] presidentea/lehendakaria


Ba, ez dakit zer esan, nik, behintzat, lehendakari Eusko Jaurlaritzakoari
buruz hitz egitean baino ez dut erabiltzen, baina, beharbada, nire kontua
izango da.

Joseba
----- Original Message -----
From: "Garikoitz Etxebarria" <garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, March 03, 2005 5:58 PM
Subject: Re: [itzul] presidentea/lehendakaria


> Erakunde bateko "ejecutiva" batekoa   danean,  Lehendakaria.
>
> Garikoitz.
>
> ----- Original Message -----
> From: "Paśl Picado" <paulpicado a bildua yahoo.es>
> To: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Thursday, March 03, 2005 4:43 PM
> Subject: [itzul] presidentea/lehendakaria
>
>
> > Arratsalde on, ba al dago araurik bata ala bestea erabiltzeko??
> >
> > MIla esker, aldez aurretik.
> >
> >
> >
> > Paśl Picado Moreno
> >
> >
> > ---------------------------------
> >
> >
>
>
> ----------------------------------------------------------------------
> ----
--
> ----
>
>
> ItzuLeko artxiboetan bilatu nahi duzu?
>
http://search.gmane.org/search.php?group=gmane.culture.language.basque.itzul
>
>


----------------------------------------------------------------------------
----


ItzuLeko artxiboetan bilatu nahi duzu?
http://search.gmane.org/search.php?group=gmane.culture.language.basque.itzul






----------------------------------------------------------------------------
----


ItzuLeko artxiboetan bilatu nahi duzu?
http://search.gmane.org/search.php?group=gmane.culture.language.basque.itzul




----------------------------------------------------------------------------
----


ItzuLeko artxiboetan bilatu nahi duzu?
http://search.gmane.org/search.php?group=gmane.culture.language.basque.itzul




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago