[itzul] Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria
Etxezarreta
etxezarreta a bildua telefonica.net
Or, Mar 4, 22:17:30, CET 2005
Kaixo:
Ofiziotik urruti banabil ere aspalditxoan jarraitzen ditut nere kideen
eztabaidak, eta honek aukera ematen dit betidanik joera diglosikoa iruditu
zaidanaz aritzeko. Neretzat "presidente" guztiak dira "lehendakari", eta
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak du esanahiaren esklusiba munduko beste
hizkuntza guztietan. Alegia, euskaraz lehendakaria eta presidentea bereizten
dituenak gaztelerazko "el lehendari"-ren itzulpena egiten du. "Ikurrina" eta
"bandera" bereizten dituenak bezala. Gazteleraz "el Lehendakari" edo "la
ikurriña" esaten duenak Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Euskal Herriko
ikurrinaren aipu zehatza egiten du. Euskaraz, testuinguruak aipua ulergarri
egiteko besterik ez badio, nongo edo noren lehendakaria edo ikurrina zeaztu
beharko luke.
Nere ustez, beti ere, ezertarako balio badu.
Ramon Etxezarreta
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: viernes, 04 de marzo de 2005 14:46
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria
> Neure eritzia botatzen ausartu eta esan beharra dut hobe genukeela bai
> Nafarroan bai beste hiru probintziotan lehendakariak, legebiltzarrak,
> jaurkaritzak eta gainerakoak ahaztu eta presidente, parlamentu eta
gobernuak
> erabiltzen hasiko bagina.
Agustin, iritziak iritzi, esan nahi nizuke guk Gipuzkoako Foru Aldundian
«lehendakari» bezala darabilgula aspaldidanik «presidente», bereizkeria
edo espezializaziorik gabe. Berdin «legebiltzar» edo «parlamentu». Ez,
ordea, «jaurlaritza» eta «gobernu», zerrendan ongi azaldu duten
arrazoiagatik.
Nafar lankideek esan duten haritik, iruditzen zait «lehendakari» Eusko
Jaurlaritzan buru egiten duenarentzat soilik erabiltzea hautapen
ideologiko samarra dela, kargu horri halako marka berezi bat erantsi
nahia edo.
Bestalde, nafar lankideek «presidente» askori «buru» esateko duten joera
horri koskaren bat ikusten diot: «jefe» nola esan behar da, batik bat
«presidente» ere hurbil den erabileretan?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago