[itzul] Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria
Taberna Irazoqui, Miguel (Traductor BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Or, Mar 4, 14:56:06, CET 2005
Arrazoi duzu, Gotzon, "buru" horrentzat bi txapel ditugu gaztelaniaz: "presidente" eta "jefe". Dena dela, egileak ohitu gara eta ez digu arazo berezirik sortu gaur egun arte. Hartzaileek (irakurleek) esan beharko ligukete (zenigukete)!
Mikel Taberna
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Gotzon Egia
Enviado el: viernes, 04 de marzo de 2005 14:46
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria
> Neure eritzia botatzen ausartu eta esan beharra dut hobe genukeela bai
> Nafarroan bai beste hiru probintziotan lehendakariak, legebiltzarrak,
> jaurkaritzak eta gainerakoak ahaztu eta presidente, parlamentu eta gobernuak
> erabiltzen hasiko bagina.
Agustin, iritziak iritzi, esan nahi nizuke guk Gipuzkoako Foru Aldundian
«lehendakari» bezala darabilgula aspaldidanik «presidente», bereizkeria
edo espezializaziorik gabe. Berdin «legebiltzar» edo «parlamentu». Ez,
ordea, «jaurlaritza» eta «gobernu», zerrendan ongi azaldu duten
arrazoiagatik.
Nafar lankideek esan duten haritik, iruditzen zait «lehendakari» Eusko
Jaurlaritzan buru egiten duenarentzat soilik erabiltzea hautapen
ideologiko samarra dela, kargu horri halako marka berezi bat erantsi
nahia edo.
Bestalde, nafar lankideek «presidente» askori «buru» esateko duten joera
horri koskaren bat ikusten diot: «jefe» nola esan behar da, batik bat
«presidente» ere hurbil den erabileretan?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago