[itzul] Mokoroa online
    Luistxo Fernandez 
    LFernandez a bildua codesyntax.com
       
    Al, Mar  7, 08:37:06, CET 2005
    
    
  
Justo Mokoroa idazle eta euskaltzaleak bere bizitzan zehar bildutako 92.000 
esapide, sarean jarri dira Hiru.com webgunean.
Berak bildutako lan guztia "*Ortik eta Emendik*" (1990) liburuan argitaratu 
zuen Labayru ikastetxeak. Orain Interneten kontsulta daiteke.
Hemen kontsulta daiteke Mokoroaren bilduma: 
http://www.hiru.com/hiztegiak/mokoroa.
Bilduma horretan 92.147 esapide daude. Bilatzaile baten bidez, nahi dugun 
esapidea aurkitzeko modua izango dugu. Bilaketa euskaratik edo 
gaztelaniatik egin daiteke, eta iturriaren zein euskalkiaren araberako 
filtroak ere egin daitezke.
Martxoa gaztelaniaz bilatuta (Marzo), horra emaitzak, adibidez:
http://www.hiru.com/hiztegiak/mokoroa/?gazt=marzo&eusk=&nork=&kera=&bidali=Buscar
Luistxo Fernandez
LFernandez a bildua codesyntax.com - 675 706 553
CodeSyntax - http://www.codesyntax.com/
Azitaingo Industrialdea 3K
E-20600 EIBAR
Tel: (+34) 943 82 17 80
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago