[itzul] Principio de crecimiento cero de la "plantilladefunzionarios"
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Mar 8, 17:08:18, CET 2005
> Barkatu atrebentzia, baina funtzionarioen plantilla eta zerrenda bi dira.
> Gazteleraz, plantilla de funcionarios da bat eta relación de puestos
> bestea. Bi esanahi dituzte.
Mmmm... Ez nago horren ziur bi gauza direnik. Izan ere, «relación de
puestos de trabajo» bana, bereiz, izan behar dute herri administrazioek
funtzionarioentzat eta lan kontratudunentzat (eta beste bat
behi-behineko lanpostuentzat), zerorrek hurrengo paragrafoan azaltzen
duzun eran:
> Bestetik, nik ikusten dudanez, gaztelerazko testuetan bereizi egiten
> dituzte plantilla de funcionarios eta plantilla de laborales behintzat.
Nolabait esanda, «plantilla» zertzen edo gauzatzen da «relación de
puestos de trabajo» jakin batean. Beraz, «funtzionarioen lanpostuen
zerrenda» eta «lan kontratudunen lanpostuen zerrenda» izan daitezke.
> (Ez dakit plantillarena nola utzi duen Euskaltzaindiak: plantilla edo
platila.
Horiek bai, bi dira: bata, lanpostuak; bestea, zilartxoa ;-)
(Ez gaizki hartu, mesedez; esaten ari nintzen, akats asko egiten
ditugula...)
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago