[itzul] dexente

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Mar 11, 09:34:19, CET 2005


Dena dela, Paślen itaunak zentzua dauka. Izan ere, forma neutroa "dezente"
da, eta "dexente" adierazkorra. Ez dago aukeran batera ala bestera idaztea.
Aukeran dauka idazleak zer esan nahi duen erabakitzea: "dezente" neutroa ala
"dexente" markatua edo adierazkorra, esanahia, eta batez ere konnotazioa,
aldatu egiten baita.

Baina gramatika eta idazkeraren aldetik biak dira zuzenak, eta ezberdinak.

Jon Agirre
jon-agirre a bildua ej-gv.es


-----Mensaje original-----
De: Paśl Picado [mailto:paulpicado a bildua yahoo.es] 
Enviado el: jueves, 10 de marzo de 2005 18:05
Para: Itzul
Asunto: [itzul] dexente

Arratsalde on, "dexente" hitza agramatikala al da?. Hiztegi batuak "dezente"
dakar, hori bai.
 
Mila esker, aldez aurretik!



Paśl Picado Moreno    

		
---------------------------------



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago