[itzul] dexente

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Mar 14, 09:25:08, CET 2005


Euskaltzaindiak Leioan egin zituen Jardunaldietan (orain 15-20 urte) Andolin
Eguzkitza zenak horixe eskatu zion akademiari. Artean ez zen euskaltzaina.
Erantzun zioten, ez naiz gogoratzen nork, "ll" eta "y" ahoskatzen ez
dakienari ikas dezala esan behar zaiola, alegia, konponbidea ez dela horiei
"-il-" ahoskera gomendatzea, ahoskatzen ikastea baizik.

Nik ez dakit zein den bidea. Segurutik lehenik ikastea, eta, bigarrenik,
ezin duenak (ez da egia) aldaerara jo dezala. Baina irratiko mikrofonotik
behintzat alda dezatela kristal ostera edo irrati-bulegora, mesedez (nik ere
entzuten ditut, gutxienez bi, eta sutan jartzen naute).

Jon Agirre


-----Mensaje original-----
De: mikelhb a bildua teleline.es [mailto:mikelhb a bildua teleline.es] 
 
Mesedez, Euskaltzaindiak ez badu, beste norbaitek eman 
behar luke "gomendioa": "ll" eta "y" bereizten ez dakienak 
ahoska dezala "i-ele", gaztelerazko yeismoak euskarazko 
bustidura horri akabera eman diezaion nahi ez badugu.

Mikel Haranburu


> 
> ---------------------------------
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago