[itzul] dexente
mikelhb a bildua teleline.es
mikelhb a bildua teleline.es
Or, Mar 11, 21:46:09, CET 2005
On 11 Mar 2005 at 9:08, Antton Gurrutxaga wrote:
> Hitzen grafia zuzenak/egokiak/onargarriak/estandarrak/tradiziozkoak...
> ez dira 'gramatikaltasunaren' arabera ebazten. Bestetik, forma
> adierazkorrak 'biziak' direla esango nuke, hau da: grafia estandar
> 'markatu gabea' 'dezente' da, baina horrek ez dakar inolaz ere berekin
> idazleak/kazetariak/hiztunak... 'dexente' esan edo idatzi ezina.
Dagokionari:
Ez du gaiarekin zerikusi txikia besterik, baina forma bizi
horien artean, bustiduretan zabor bat sartu zaigu
aspaldian. Lehengoan irratian aditu nuen, eta zuzenean
ere bai sarritan ll-->y bustiduraren degenerazioa.
"Iyunpean", "erabiyi", "zein mayatan" eta gisakoak.
Mesedez, Euskaltzaindiak ez badu, beste norbaitek eman
behar luke "gomendioa": "ll" eta "y" bereizten ez dakienak
ahoska dezala "i-ele", gaztelerazko yeismoak euskarazko
bustidura horri akabera eman diezaion nahi ez badugu.
Mikel Haranburu
>
> ---------------------------------
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago