[itzul] Absoluzioa emateko formula

Diez de Ultzurrun ultzu a bildua parlam.euskadi.net
As, Mar 15, 09:45:54, CET 2005


Nafarroako Aralarmendiko San Migelen bazen, eta bada -nik uste-, festaburu
bat hagitz inportantea zeinean San Migel arkaingeruaren omenezko basilikako
erretore edo apez jaunak <<asolbizioa>> ematen baitzien Putregainera bilzten
ziren giristino guztiei. Parada ona, gainera, urte guztiko hobenak oro
barkaturik berriz ere etxera itzuli eta lehenagoko bizimoldeari lotzeko.

Egun berexi horri, inguruko euskaldunek -eta euskara aspaldixko galdutakoek
ere- <<asolbizio>>, <<asolbizio-eguna>> edo horlako zerbait deitzen
diotelakoan nago.

"Barrankes" jatorren batek argi letzazke gehiago kontu hauek.

Pedro Diez de Ultzurrun.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Garikoitz Etxebarria
Enviado el: martes, 15 de marzo de 2005 09:31
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Absoluzioa emateko formula


Abadeak ez du  "emoten absoluzioa",   parkamena  baino,  euskeraz 
ibili/jardun  ezkero.

Garikoitz



----- Original Message ----- 
From: "Giltza-I ñ igo Roque" <iroque a bildua edebe.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, March 15, 2005 9:20 AM
Subject: [itzul] Absoluzioa emateko formula



Apaizak absoluzioa ematen duenean, honela esaten du gaztelaniaz:

Dios, Padre misericordioso, que reconcilió consigo al mundo por la muerte y
la resurrección de su Hijo y derramó el Espíritu Santo para la remisión de
los pecados, te conceda, por el ministerio de la Iglesia, el perdón y la
paz. Yo te absuelvo de tus pecados en el nombre del Padre y del Hijo y del
Espíritu Santo.

Euskaraz nola behar duen? Meza-liburua arakatzen ibili naiz, baina alferrik.
Itxura batean, sakramentuetako formula asko ez dira agertzen.

Eskerrik asko.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago