[itzul] Absoluzioa emateko formula

Agurtzane Mallona amallona a bildua euskal.deusto.es
Ost, Mar 16, 11:42:00, CET 2005


Egun on guztioi:
Ez dakit oraindik absoluzioa emateko formularik behar duzuen ala ez. Nik 
abade bati galdetu diot eta hauxe izan da berak bidali didana:
"Jaungoiko errukitsuak,
bere Semearen heriotzaz eta biztueraz,
mundua baketu ebanak,
eta pekatuak parkatzeko Espiritu Santua ixuri ebanak,
emon deizu(e)la,
Elizearen bidez, parkamena eta bakea.
Nik parkatzen deutsu(e)daz zuen (zure) pekatuak Aitaren, eta Semearen, 
eta Espiritu Santuaren izenean".

Beste barik.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago