ER: [itzul] bi puntuak eta komunztadura

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Mar 18, 11:11:26, CET 2005


Nire eta EHUko Euskara Zerbitzuaren iritziz, guztiz zilegi da, eta
hobestekoa, komunztadurarik gabekoak erabiltzea bi puntuen ondoren. Hala
ere, horren aplikazio arrunta bi puntuen segidakoa absolutiboan ematea da,
nahiz aurrekoa beste kasu batean jokatua egon.

 Zure adibideetariko batean, hala ere, kontrakoa gertatzen da (ergatiboa da
segidakoa), eta esango nuke hor bi puntuen erabilera berezi bat ageri dela,
hots, esaldi baten segida "adarkatzekoa" edo. Hiru aukerak alternatibotzat
emanez gero (eta hala dirudi), desegokia da erdiko horren joskera (eta koma
ere soberan da). Oinarrian koordinazioa balego (baina ez dirudi), onartzekoa
litzateke, baina honela-edo eman (edo ulertu) beharrekoa:

Etxeko mutilak, gehienetan:/,

- bihurriagoak dira;
- lan  gutxiago egiten dute;
- alferragoak dira

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Asier Irizar
Bidalia: Ostirala, 2005.eko martxoak 18 09:56
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] bi puntuak eta komunztadura


Bi puntuak erabiltzen direnean, ezinbestekoa da erreferentearekiko
komunztadura? Badago inon halakorik idatzita?

Kontua da bi puntuak erabili behar ditudala, eta jakin nahi dut ea
halabeharrez idatzi behar ditudan ondorengo aditz guztiak NOR edo NORK
sailetako bakar batean.
Jatorrizko adibideak luze samarrak dira, baina ondorengo adibideak ondo
erakusten du korapiloa:


Etxeko mutilak, gehienetan:

- bihurriaoak dira
- lan  gutxiago egiten dute,
- alferragoak dira







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago