[itzul] bi puntuak eta komunztadura

Asier Irizar marraskillo a bildua euskalnet.net
Or, Mar 18, 11:30:58, CET 2005


Mila esker, Juan

Ondo izan.

Asier
----- Original Message -----
From: "Juan Garzia Garmendia" <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, March 18, 2005 11:11 AM
Subject: ER: [itzul] bi puntuak eta komunztadura


> Nire eta EHUko Euskara Zerbitzuaren iritziz, guztiz zilegi da, eta
> hobestekoa, komunztadurarik gabekoak erabiltzea bi puntuen ondoren. Hala
> ere, horren aplikazio arrunta bi puntuen segidakoa absolutiboan ematea da,
> nahiz aurrekoa beste kasu batean jokatua egon.
>
>  Zure adibideetariko batean, hala ere, kontrakoa gertatzen da (ergatiboa
da
> segidakoa), eta esango nuke hor bi puntuen erabilera berezi bat ageri
dela,
> hots, esaldi baten segida "adarkatzekoa" edo. Hiru aukerak alternatibotzat
> emanez gero (eta hala dirudi), desegokia da erdiko horren joskera (eta
koma
> ere soberan da). Oinarrian koordinazioa balego (baina ez dirudi),
onartzekoa
> litzateke, baina honela-edo eman (edo ulertu) beharrekoa:
>
> Etxeko mutilak, gehienetan:/,
>
> - bihurriagoak dira;
> - lan  gutxiago egiten dute;
> - alferragoak dira
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Asier Irizar
> Bidalia: Ostirala, 2005.eko martxoak 18 09:56
> Nora: ItzuL
> Gaia: [itzul] bi puntuak eta komunztadura
>
>
> Bi puntuak erabiltzen direnean, ezinbestekoa da erreferentearekiko
> komunztadura? Badago inon halakorik idatzita?
>
> Kontua da bi puntuak erabili behar ditudala, eta jakin nahi dut ea
> halabeharrez idatzi behar ditudan ondorengo aditz guztiak NOR edo NORK
> sailetako bakar batean.
> Jatorrizko adibideak luze samarrak dira, baina ondorengo adibideak ondo
> erakusten du korapiloa:
>
>
> Etxeko mutilak, gehienetan:
>
> - bihurriaoak dira
> - lan  gutxiago egiten dute,
> - alferragoak dira
>
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago