[itzul] Kolore, kolore!

Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
As, Mar 22, 13:16:24, CET 2005





Zalantza metafisikoa: gorri koloreko arrosa ala kolore gorriko arrosa?

Euskal hiztegietan begiratuta, badirudi izenondo gisa joan behar dutela
urdin, hori, gorri eta abarrek (kolore urdineko, kolore horiko, kolore
gorriko...) baina Ereduzko Euskal Prosan begiratuz gero, gauzak ez daude
horren garbi:

Parentesi artean adibide kopurua:

Kolore berdeko (1), berde koloreko (4)
Kolore gorriko (2), gorri koloreko (1)
Kolore horiko (1), hori koloreko (7)
Kolore urdineko (5), urdin koloreko (3)
Kolore beltzeko (1), beltz koloreko (1)
Kolore zuriko (2), zuri koloreko (5)
Kolore moreko (0), more koloreko (2)
Kolore laranjako (0), laranja koloreko (10)


Inork ba al daki erabilera hauek zuzenak diren, eta ezezkoan, zein den
arrazoia?

Mila esker aitzinetik.





Euskararen Donostia Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago