[itzul] Kolore, kolore!

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Ost, Mar 23, 02:28:07, CET 2005


Uste dut bat etorri garela Fernando eta biok, bakoitzak bere moduan
adierazirik gauzak (hark zehatzago). Beharbada, nik esandakotik pentsa
daiteke gaitzetsi egiten dudala ‘arrosa koloreko galtzak’, baina esan behar
dut ezetz; bakar-bakarrik, lehenago ikasi nuela ‘galtza arrosa-koloreak’.
Gehituko dut, bidenabar, bizpahiru aldiz aurkitu dudala testuetan
‘arrosakolore’, horrela idatzita, dena batera (izenondo moduan, jakina). 

Bestetik, zehaztu behar genuke ‘gorri’, ‘berde’ eta halakoak ez direla
izenondo bakarrik, izen ere badirela batzuetan: ‘Gorria kolore bizia da’,
‘Ostadarraren lehen kolorea gorria da’
 

Horregatik, besteak beste, sail berezi bat egin beharra daukagu auzitan
jarri ditugun 'gorri koloreko' erakoetan. Alesek bildu dituenetatik
(Euskarazko Prosa Gaur-ekoak), uste dut ezin direla bestela esan honako
hauek, egitura konplexuagoak baitira:

esmalte zuri koloreko begiak
esmalte zuri koloreko hortzak
zilar zuri-koloreko zerbait
kanario hori-koloreko jantziak
marmol hori-koloreko paretak
sufre-hori koloreko txori
urre berde koloreko soineko
aza-berde koloreko alfonbra

Marratxo horiekin nabil ni nahasi samarra, baina argitu gintezke. Honako
hauek hartzen ditut nik eredu:

- ‘aza-berde koloreko alfonbra’ [kolorea = berdea, baina azaren berdea (ez
belarraren berdea, adibidez)]. Hala uste dut behintzat


- ‘sufre-hori koloreko txori’ [kolorea = horia, sufrearena]

Horiek horrela, uste dut ‘kanario-hori koloreko paretak’ idaztea dagokiola,
eta ez aurkitutako adibidean dagoen bezala. Nire iritzia, betiere. 

Beste bizpahiru, berriz, ez dakit seguru nola hartu beharrekoak diren.
Esango nuke ez direla aurreko horien berdin-berdinak: ‘marmol horia’,
adibidez, ‘iz. + adj.’ bide da, eta ez ‘marmolaren horia’, lehengo
‘sufre-horia’ = ‘sufrearen horia’ bezala.

Gaurkoz, aski.

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago