[itzul] Kolore, kolore!
Julian Maia
tlpmalaj a bildua lg.ehu.es
Ost, Mar 23, 10:25:57, CET 2005
Ni, Patxik esan duenarekin konforme, arront. Segur aski euskalki
berekoak izateak izanen du zerikusia, baina ederki segitu dut haren
arrazoibidea.
Julian
Patxi Petrirena escribió:
>Udaberria iritsi da, ala? ;-)
>
>Oso galdera polita, eta ona, uste dut. Nik oso ikuspegi subjektiboa emango
>dut (koloreez ari garela...).
>
>Koloreak izendatzen ikasi nuenean, honela ikasi nuen:
>
>zuria
>beltza
>gorria
>arrosa kolorea ('arroskolorea')
>...
>
>Alegia, niretzat 'galtza gorriak' izan zitezkeen bezala izan zitezkeen
>'galtza arrosa-koloreak'. Hori hala izan da niretzat.
>
>Hortaz, oso ongi ulertu nuen, nire ezagumenduarekin guztiz bat
>baitzetorren, Josu Zabaletak 'Itsaso ardo kolorea' itzuli zuenean,
>Sciasiaren liburua (Erein, 1991). 'Itsaso urdina' bezala, 'itsaso ardo
>kolorea'.
>
>Hori noraino zabaldu? Urrats asko oso arin 'saltatuz', nirea esango dut:
>
>a) 'Galtza arrosa koloreak' esatetik errazago jo dut 'galtza arrosak'
>esatera 'arrosa koloreko galtzak' esatera baino.
>
>b) Ez ditut inondik ere berdin ikusten 'arrosa kolorea' eta 'gorri
>kolorea', esaterako.
>
>c) Oso-oso arrotz egiten zait, hortaz, 'gorri koloreko galtzak' esatea.
>
>Lehen esan dudan bezala, nire bizipena (eta bizi-poza, noski).
>
>Patxi
>
>
>
>>Kolore berdeko (1), berde koloreko (4)
>>Kolore gorriko (2), gorri koloreko (1)
>>Kolore horiko (1), hori koloreko (7)
>>Kolore urdineko (5), urdin koloreko (3)
>>Kolore beltzeko (1), beltz koloreko (1)
>>Kolore zuriko (2), zuri koloreko (5)
>>Kolore moreko (0), more koloreko (2)
>>Kolore laranjako (0), laranja koloreko (10)
>>
>>
>_________________________________________________________
>Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
>___________________________________________________________________________________________
>Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago