[itzul] Kolore, kolore!
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
As, Mar 22, 13:55:19, CET 2005
Udaberria iritsi da, ala? ;-)
Oso galdera polita, eta ona, uste dut. Nik oso ikuspegi subjektiboa emango
dut (koloreez ari garela...).
Koloreak izendatzen ikasi nuenean, honela ikasi nuen:
zuria
beltza
gorria
arrosa kolorea ('arroskolorea')
...
Alegia, niretzat 'galtza gorriak' izan zitezkeen bezala izan zitezkeen
'galtza arrosa-koloreak'. Hori hala izan da niretzat.
Hortaz, oso ongi ulertu nuen, nire ezagumenduarekin guztiz bat
baitzetorren, Josu Zabaletak 'Itsaso ardo kolorea' itzuli zuenean,
Sciasiaren liburua (Erein, 1991). 'Itsaso urdina' bezala, 'itsaso ardo
kolorea'.
Hori noraino zabaldu? Urrats asko oso arin 'saltatuz', nirea esango dut:
a) 'Galtza arrosa koloreak' esatetik errazago jo dut 'galtza arrosak'
esatera 'arrosa koloreko galtzak' esatera baino.
b) Ez ditut inondik ere berdin ikusten 'arrosa kolorea' eta 'gorri
kolorea', esaterako.
c) Oso-oso arrotz egiten zait, hortaz, 'gorri koloreko galtzak' esatea.
Lehen esan dudan bezala, nire bizipena (eta bizi-poza, noski).
Patxi
>Kolore berdeko (1), berde koloreko (4)
>Kolore gorriko (2), gorri koloreko (1)
>Kolore horiko (1), hori koloreko (7)
>Kolore urdineko (5), urdin koloreko (3)
>Kolore beltzeko (1), beltz koloreko (1)
>Kolore zuriko (2), zuri koloreko (5)
>Kolore moreko (0), more koloreko (2)
>Kolore laranjako (0), laranja koloreko (10)
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago