[itzul] Kolore, kolore!

Antton Elosegui fvpelala a bildua sd.ehu.es
Ost, Mar 23, 12:51:58, CET 2005


Antton Gurrutxagak eta Patxi Petrirenak ‘laranja’, ‘arrosa’ eta antzeko
kolore-izenen gainean esandakoaren haritik, gogoeta orokorrago hau
gehitu nahi nuke.
Esango  nuke inguruko erdaretan honelako eboluzio bat gertatu dela:
“jatorrizko” kolore-adjektiboak (rojo, negro, berde, colorado
) gutxi
batzuk izatetik, izugarrizko kopurura pasa dira, eta , gehienetan,
horretarako bidea  izan da naturako zerbaiten kolore-ñabardurari,
konparazio edo metafora moduan erreferentzia egitea: color (de) naranja
/ anaranjado / naranja.
Esamolde askotatik pasata, orain gaztelaniazko koloreen izen diren
adjketiboak zenbatuezinak dira (marino, oliva, naranja, turquesa,
salmón, fucsia, burdeos
) Batzuk ezagunagoak berak bakarrik inolako
arazorik gabe funtzionatzen dutenak (un vestido fucsia), beste batzuk
“de color X”) egitura edo, kolore-izen nagusi baten modifikatzaile gisa
erabiltzen direnak: “color esmeralda” edo “verde esmeralda”.Egitura
bataren edo bestearen aukera ez da egoten gramatika-arau batzuen mende,
pragmatikak, erabilera hutsak gobernatuta baizik.
Modu askotan erabilita aurkitzen ditugu adjektibo horiek, baina
muturreko erabilera batera joaten bagara, pintura-katalogo batera
esaterako, kolore-ñabardura bakoitzari zenbaki bat eta /edo izen bat
ematea guztiz normala da: 531 antracita; 234: kaki palido; 127: oliva.
Guztiak era berean kolore jakin batzuen izenak dira, eta inolako
arazorik gabe erabil daitezke adjektibo moduan, gorago aipatutako
murriztapen pragmatikoak kontuan hartuta.
Euskaraz, fenomeno berbera gertatzen ari da eta gertatu da jadanik,
neurri batean. Oso kolore-gama urri batetik, globalizazioak eskatzen
duen ñabardura-zerrenda amaigabera pasa gara urte batzuetan. Nire ustez,
neurri handi-handi batean, hiztun arruntak galdua du Petrirenak
kontatzen duen (eta neronek ere ezagutu dudan) bereizketa hura, eta
oraingo euskaldunaren kolore-munduak ez du zer ikusirik Patziku
Perurenak glosatzen duenarekin. Euskaldun arrunt gehienentzat, esango
nuke, kolore-izen zahar zein berri guztiek (gorri, beltz, ikatz, kiwi,
fuksia, itsas-urdin, goroldio-berde, izokin, laranja, limoi, turkesa,
antrazita, ostadar
) jokabide berdina dute: izenondoak dira, (jakina
kolore-izen hutsak ere badirela) eta oso nekez egin daiteke
bereizkuntzarik “jatorriz” izenondoak zirenen (gorri) eta izen (laranja)
zirenen artean.
Bestela, has gaitezke galdezka zenbatek dakien fuksia edo turkesa
“berez” koloreak diren edo zer diren. Edo euskaldun hiztunak hori ere
ikasi beharko ote du hizketan hasteko?
Horregatik uste dut koloreak izendatzen dituzten hitz guztien artean
berdintze bat gertatu dela, eta horrek azalduko luke nola agertzen diren
ereduzko prosalarien lumetan batzuon belarritarako gogorrak diren
esamoldeak: 
 
Kolore berdeko (1), berde koloreko (4)
Kolore gorriko (2), gorri koloreko (1)
Kolore horiko (1), hori koloreko (7)
Kolore urdineko (5), urdin koloreko (3)
Kolore beltzeko (1), beltz koloreko (1)
Kolore zuriko (2), zuri koloreko (5)
Kolore moreko (0), more koloreko (2)
Kolore laranjako (0), laranja koloreko (10)

Horraino, gogoeta hutsak, eta frogarik gabekoak, aitortzen dut. Baina
orain arteko mezuetan agertu diren datuak, egungo autoreen testuetatik
ateratakoak, ideia horiek indartzen dituztelakoan nago.

Antton Elosegi


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Patxi Petrirena
Enviado el: miércoles, 23 de marzo de 2005 11:31
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Kolore, kolore!


Anttonekin guztiz ados, 'arrosa' eta 'laranja' kolore-hitz
 (izenondo) bihurtu direlakoan edo horretarako bidean direlakoan. Berez,
'arrosa'ri dagoeneko aitortua zaio izenondo kategoria, Euskal Hiztegian
gutxienik.

Anttonek aipatutako 'fuksia', 'turkesa', 'zian' eta abarrez
 ere badago zer esana, bai. Nik ez dakit kasu berean diren, baina
'karmin'
eta 'kaoba' ere gehituko nituzke, eta beste hainbat izango dira.

Horiek denak, zenbaitetan behintzat, kolore-izenondo baten
 zehaztaile (izenondo?) moduan joaten dira. Beste batzuetan, beregain
izatera iritsi direla dirudi:

(Gaztelaniaz, adibidez:)

rojo fucsia
azul turquesa 
marrón caoba  
....

Azkeneko hori, esterako, 'kaoba' zuhaitzaren tankerako
 marroia-edo da. Nik esan behar banu, 'kaoba-marroi', baina...
segurtasunik
gabe, jakina. 

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
________________________________________________________________________
___________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago