[itzul] Kolore, kolore!
    Patxi Petrirena 
    altxupere a bildua euskalerria.org
       
    Ost, Mar 23, 11:30:36, CET 2005
    
    
  
Anttonekin guztiz ados, 'arrosa' eta 'laranja' kolore-hitz
 (izenondo) bihurtu direlakoan edo horretarako bidean direlakoan. Berez,
'arrosa'ri dagoeneko aitortua zaio izenondo kategoria, Euskal Hiztegian
gutxienik.
Anttonek aipatutako 'fuksia', 'turkesa', 'zian' eta abarrez
 ere badago zer esana, bai. Nik ez dakit kasu berean diren, baina 'karmin'
eta 'kaoba' ere gehituko nituzke, eta beste hainbat izango dira.
Horiek denak, zenbaitetan behintzat, kolore-izenondo baten
 zehaztaile (izenondo?) moduan joaten dira. Beste batzuetan, beregain
izatera iritsi direla dirudi:
(Gaztelaniaz, adibidez:)
rojo fucsia
azul turquesa 
marrón caoba  
....
Azkeneko hori, esterako, 'kaoba' zuhaitzaren tankerako
 marroia-edo da. Nik esan behar banu, 'kaoba-marroi', baina... segurtasunik
gabe, jakina. 
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago