[itzul] Txirlak, muxilak eta almejak...
Alberto Martinez de la Cuadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Ost, Mar 23, 13:52:13, CET 2005
Hiztegi Batuak euskal lexikoaren zati bat baino ez du biltzen. Lehen
idatzaldian jaso ez ziren hitz asko sartu dira bigarrengoan, eta
pentsatu behar da hurrengoetan ere gehiago sartuko direla.
Beste gauza bat da hitz baten aldaeren artean egiten den hautua,
‘arropa’ eta ‘erropa’ formen artekoa, esate baterako (sarri ortografiari
begira).
Kasu honetan ez dut uste hitz beraren aldaeren arteko hauturik dagoenik;
esanahi bereko hitz desberdinak dira, nire ustez (baliteke, hala ere,
‘muxila’ eta ‘mutxiloi’ hitz beraren aldaerak izatea, eta bai dira,
jakina, ‘mojojoi’ eta ‘mokokoi’). Hitz horien artetik bat sartu da;
besteak ez; baina hortik ez da segitzen sartu ez direnak euskara
batukoak ez direnik, ezta aurrerago sartuko ez direnik ere.
Ez dut uste «Hiztegi Batuan dagoen guztia euskara batua da eta,
horrenbestez, Hiztegi Batuan ez dagoen guztia ez da euskara batua»,
besterik gabe, egia denik.
‘Muxila’ forma gaitzetsita ez badago, euskara batukotzat jo daiteke.
Esan egiten da eta idatzi ere egiten da (Etxeita, Larrakoetxea
).
Ez dakit zuzen edo oker nagoen, baina nik, behintzat, hala ikusten dut.
Dena dela, beste arlo batean sartu gara, galdera txirlei buruzkoa zen
eta.
Alberto
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de jrbilbao a bildua bbk.es
Enviado el: miércoles, 23 de marzo de 2005 12:37
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Txirlak, muxilak eta almejak...
Alberto:
zergatik den "muskuilu" batua? erantzuna erraz-erraza da:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan datorrelako eta "muxila", "mutxiloi",
"mojojoi" eta "mokokoi" aldiz ez.
Ados egon ala ez, hori beste upel bateko ardoa da, agian gu biok
gusturago edango genukeena.
Joserra Bilbao
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago