[itzul] Txirlak, muxilak eta almejak...

jrbilbao a bildua bbk.es jrbilbao a bildua bbk.es
Ost, Mar 23, 12:37:24, CET 2005


Alberto:

      zergatik den "muskuilu" batua? erantzuna erraz-erraza da:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan datorrelako eta "muxila",  "mutxiloi",
"mojojoi" eta "mokokoi" aldiz ez.

      Ados egon ala ez, hori beste upel bateko ardoa da, agian gu biok
gusturago edango genukeena.

      Joserra Bilbao




                                                                                                           
                                                                                                           
                                               Para:     "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>                    
                                               cc:                                                         
             "Alberto Martinez de la           Asunto:   RE: [itzul] Txirlak, muxilak eta almejak...       
             Cuadra"                                                                                       
             <itzultz.zamudio a bildua bizkaia.or                                                                   
             g>                                                                                            
             Enviado por:                                                                                  
             itzul-bounces a bildua postaria.com                                                                    
                                                                                                           
                                                                                                           
             23/03/2005 12:20                                                                              
             Por favor, responda a ItzuL                                                                   
                                                                                                           
                                                                                                           










                                              Para:     ItzuL
<itzul a bildua postaria.com>
                                              cc:

             Giltza-Iñigo Roque               Asunto:   Re: [itzul]
Txirlak, muxilak eta almejak...
             <iroque a bildua edebe.net>

             Enviado por:

             itzul-bounces a bildua postaria.com





             23/03/2005 09:52

             Por favor, responda a

             ItzuL









Bai, Azkueren hutsa ez zen izan "muxila" hiztegian sartzea, ezpada
"muxila"ren adiera oker ematea. "Muxilak" edo "muxiluek" batuaz
"muskuiluak" dira, ondo esan duzunez.

> Muxila "mejillon" esateko erabiltzen dute Bermion.
> ana
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Giltza-I n igo Roque
> Enviado el: asteartea, 2005.eko martxoak 22 18:03
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Txirlak, muxilak eta almejak...
>
>
> "Muxilak" Azkueren hiztegiko okerra ei da, "muxilak", berez,
> "muskuiluak" dira eta.
>
>> Nik dakidala, espainolez bereizten dira "chirla" (txikiagoa) eta
"almeja"
>> (handiagoa).
>>
>> Baina euskaraz "txirla" erabiltzen da bietarako.
>>
>>
>> Ikusi izan dut "muxila" ere.
>>
>>
>> Baina, zergatik ez "almeja" erabili euskaraz?
>>
>>
>> Zer deritzozue?
>>
>>
>>
>>
>> Sergio
>>
>
>
>

Aipatu den bezala, 'txirla' esaten zaie espezie biei. Bereizi beharra
badago, 'txirla txikia' (erdaraz, hemen 'chirla' esaten zaiona; latinez,
Venus gallina) eta 'txirla handia' (erdaraz, 'almeja'; latinez,
Venerupis decussata) esan daiteke. Nik inoiz horrela irakurri dut.

Erdaraz 'mejillón' esaten zaionari (Mytilus edulis) 'muxila' esaten zaio
Bermeon eta Mundakan; 'mutxiloi', Ondarroan, eta 'mojojoi' (edo
'mokokoi') Armintzan, Elantxoben eta Lekeition, Eneko Barrutiak bere
hiztegian jaso zuenez.
Ez dut ondo ulertzen horiek zergatik diren Bizkaiko berbak, eta batuaz
zergatik den 'muskuilu', erantzun batzuetan aipatu den bezala. Logika
berari tiraka, 'muskuilu' Gipuzkoakoa edo Lapurdikoa izango da (egia
esan, ez dakit non esaten den 'muskuilu', ezta zein hedadura duen hitz
horrek ere). 'Muxila' euskara batua ere bada, nik uste.
Nik neuk beti entzun dut 'muxila' euskaraz, eta 'mojojón' erdaraz
(erdaraz 'mejillón' 'mojojón' zela beranduago ikasi nuen).

Alberto


Joserra Bilbao:
>>>Baina nik dakidanez, Bizkaiko kostan "muxila", "mutxiloi", "mojojoi"
esaten duguna eta batuaz "muskuilu" animalia bera dira: Mytilus edulis.
Iñigo Roque:
>>>Bai, Azkueren hutsa ez zen izan "muxila" hiztegian sartzea, ezpada
"muxila"ren adiera oker ematea. "Muxilak" edo "muxiluek" batuaz
"muskuiluak" dira, ondo esan duzunez.









ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago