[itzul] Kixote
Garikoitz Etxebarria
garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Ost, Mar 23, 14:31:11, CET 2005
Beraz esaten dozunagaitik, Orixek ez dau oso-osorik itzuli Kixote,
zati bat baino.
Garikoitz
----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, March 23, 2005 1:50 PM
Subject: Re: [itzul] Kixote
> > Kixote liburuan badira aipuak, Orixek egindako itzulpenean
> > izango dozu.
> > Orixek itzulita dauka Kixote.
>
> Ez da egia hori. Euskaraz dagoen itzulpen oso bakarra Pedro Maria
> Berrondok egin zuen, _Don Kijote Mantxa'ko_ izenburuaz; bi liburukitan
> argitaratu zuen 1976an eta 1985ean, Donostian, Jose Estornes Lasa
> argitaldariak.
>
> Orixeren itzulpena IX. kapitulura mugatzen da («Donde se concluye y da fin
> a la estupenda batalla que el gallardo vizcaíno y el valiente manchego
> tuvieron»), «Euskaldun bipilak eta Manchatar bizkorrak izan zuten
> burrukaldi lazgarriaren ondarra» izenburua jarri zion, eta RIEVek
> argitaratu zituen 1929an.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago