[itzul] Kixote
    Gotzon Egia 
    gegia a bildua gipuzkoa.net
       
    Ost, Mar 23, 13:50:28, CET 2005
    
    
  
 > Kixote  liburuan badira aipuak,  Orixek  egindako itzulpenean
 > izango dozu.
 > Orixek   itzulita dauka   Kixote.
Ez da egia hori. Euskaraz dagoen itzulpen oso bakarra Pedro Maria 
Berrondok egin zuen, _Don Kijote Mantxa'ko_ izenburuaz; bi liburukitan 
argitaratu zuen 1976an eta 1985ean, Donostian, Jose Estornes Lasa 
argitaldariak.
Orixeren itzulpena IX. kapitulura mugatzen da («Donde se concluye y da 
fin a la estupenda batalla que el gallardo vizcaíno y el valiente 
manchego tuvieron»), «Euskaldun bipilak eta Manchatar bizkorrak izan 
zuten burrukaldi lazgarriaren ondarra» izenburua jarri zion, eta RIEVek 
argitaratu zituen 1929an.
-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago